Deserosoa egiten ari zait #AldatuGidoia kanpainarekin bat egitea. Helburu orokorrarekin bat egiten badut ere, eta #EuskaraErdigunera ekartzea ildo politiko ezinbestekoa izanda, zaila egiten zait edukien eta teknologiaren inguruko hausnarketarik gabeko erroko aldaketa irudikatzea.
Sinadura Change.org bidez egitea ia, ba ez. Tresna libreak eta gure datuen esplotazio komertziala egingo ez dutenak, mesedez.

@birasuegi berdin pasa zait, hasieran ideia ona ematen zuen baina hartzen ari den bidea ez da egokiena helburuak lortzeko.

@kakapo @birasuegi bagara hiru.

Badago beste gauza bat faltan bota dudana: lizentziak. Niretzat oso garrantzitsua da diru publikoarekin egiten dena, publikoa izatea: gizarteari bueltatzeko. Eta horretarako lizentzien inguruko hausnarketa ezinbestekoa deritzot (izan softwarea, izan ikusentzunezkoa, izan artea...). Public money, Public code.

Jarraitu

@kakapo @birasuegi

@desertorea
Ezjakintasunetik sortu zaidan galdera diozunaren inguruan.

Posible litzateke azpitituluak lizentzia libreekin argitaratzea? Ekoiztetxeek ere baimena eman beharko lukete agian? Pentsatzen dut ez dela galdera erraza, baina ezagutzen duzue horrela egin den beste kasurik?

Ze irudi eta audioa behintzat zail, ezta?

@galaipa @kakapo @birasuegi gehiago nengoen pentsatzen sorkuntza propioan eta dirulaguntzetan, bikoizketa edo azpitituluetan baino.

Baina azpititulu hauek, adibidez, EJk ordaintzen ditu eta CC BY dira, beraz (aditua ez banaiz ere), ondorioztatzen dut egingarria dela opendata.euskadi.eus/katalogoa

Azpitituluak Euskaraz proiektuak ere, EJren dirulaguntza dauka edo behintzat noizbait izan zuen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea