⌚ Zure erloju adimendunak eta jarduera eskumuturrekoak uste baino askoz informazio gehiago ezkutatzen dizute.

⚠️ Janzteko gailuak egiten dituzten 17 enpresa aztertu dituzte eta ondorioa argia da: oso gutxi errespetatzen dute zure pribatutasuna.

Azterketa irakurri nahi izanez gero, hemen duzu:

📊 Teknologia eramangarrien pribatutasuna: fabrikatzaile nagusien datu-politiken azterketa sistematiko eta bizia nature.com/articles/s41746-025

#Pribatutasuna #Wereables #DatuPertsonalak #Teknologia

❓ Erabiltzen al duzu erloju adimendunik edo jarduera eskumuturrekorik?

@desertorea
SensorWatcha darabilt nik. Ez da adimendua, baina bai ohiko erlojuak baino pixkat bat aurreratuagoa.

sensorwatch.net/

@galaipa ezagutzen nuen, baina pista galdu nion. 🤣

Esaguzu apur bat gehiago, zer moduz berarekin?

@desertorea Ba egia esan buelta eta buelta oinarrizko erabilera besterik ez diot ematen (Casio normal batek eskaintzen duena)🤣 Gehiago erosi nuen soft/hardware librea darabilen erlojua izateak ilusioa egiten zidalako jeje.

Baina berez baditu aukera guaiak. Erabili ditudan batzuk: tenperatura neurgailua, TOTP aplikazioa, eguzkia sarrera/irteera ordua, ausazko zenbakiak sortzea...

Jarraitu

@desertorea Orain gutxi bigarren bertsioa atera da. Erosi nuen, baina oraindik muntatu gabe nuen. Zure mezuak gogorazi dit, eta jarri dut martxan..

Aldaketa nagusia pantaila da. Casiorena erabili beharrean, beste bat jartzeko aukera du. Jatorrizkoa oso mugatu da, eta "aplikazio" batzuk erabiltzea konplikatu da jarraibideak ondoan izan gabe. Berriak segmentu gehiago ditu eta beraz letra gehiago marraztu ditzake. Nire plana da honekin asteko eguna euskaraz jartzen saiatzea adibidez.

@desertorea Asteko egunein jarraituz.

Aurrekoaren ere saiatu nintzen, baina ez nuen emaitza txukunik lortu. Jatorrizko pantailak 2 karaktere erabiltzen ditu asteko eguna adierazteko. Baina ezin da edozein letra marraztu! Hardwarea ingelesezko egunak adierazteko optimizatuta dago: segmenturen bat falta da, segmentu guztiak ezin dira independenteki aktibatu...

Berriak hiru karaktere ditu, eta segmentu guztiak erabili daitezke (uste dut).

Txorrada bat? beharbada! baina dibertigarria da jeje

@galaipa @desertorea Argazki horren Alt-alternatibo baterako ideia:

-Casio!
-Casio!
-Zelan?
-Ondo, ta zu?
-Bueno.
-Zeba?
-Beida…

#BarkatuBanoa

@galaipa @desertorea Oso interesgarria dena, jatorrizko bidalketa zein Sensorwatchez kontatzen duzun dena. Milesker 🙃

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea