Ezaguna ez zaizun testuinguru historikoa duen liburu bat aurrean duzunean, Wikipedia irakurtzea komeni da. Ezinbestekoa, gutxienez, liburuaren artikulua (laburpena ireki ere egin gabe 😜) eta idazlearen artikulua.

Horrela jakin dut zergatik aipatzen duen Truman Capotek Harper Lee A sangre fría liburuaren esker onetan, edo, horrela ere, sumatu dut hiltzaileen irudia behin eta berriz zuritzen zergatik saiatzen den.

Erabat harrapatuta nauka...

@dabidnet Gazte-gaztetan irakurri nuen, irakasleren batek gomendatuta imajinatzen dut, eta beti gogoratzen dut nola harritu ninduen hiltzaileetako batek ASPIRINAK etengabe jateak. 😀

@txikillana aspaldi ez dut aspirinarik hartzen, baina niri ere asko gustatzen zitzaidan zaporea, eta lehenik mastekatu egiten nituen eta gero ura edaten nuen 💉

Harrigarria da nola lortzen duen, Capotek, soziopata bi hauek gizatiartzea. Eta esango nuke Perryrekin esfortzu berezia egiten duela (Wikipedian zergatia 🤣).

Jarraitu

@dabidnet Liburuaren sorrerari berari "patologiko" xamarra irizten diot. Prestigeren katastrofean Julian Iantzi Costa da Mortera bidaltzea bezala, nolabait esateko. ;-)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea