Noiz itzaltzen duzu zure telefono mugikorra?

@txopi Gauero aukeratu dutenek etxean telefono finkoa daukaten jakitea garrantzitsua deritzot. Irakurri dudanetik zalantza hori argitzeko gogoarekin geratu naiz. 🦧

@desertorea nik ez dut finkorik eta gauero itzaltzen dut mugikorra 🀘

Jarraitu

@txopi @desertorea nik ere ez dut finkorik, eta gauero itzaltzen dut.

Β· Β· Web Β· 1 Β· 0 Β· 0

@AVU_Osoro @txopi eta senideren bati gauez zerbait gertatuz gero, nola jartzen da zuekin harremanetan?

@desertorea
@AVU_Osoro @txopi
Haria irakurrita pentsatu dut agian ni ere telefonoa itzaltzen hastea, edo behintzat proba egitea. Finkoa badaukagu, beraz zentzu horretan arazorik ez.

Baina gero konturatu naiz iratzargailurik ez daukadala πŸ˜‚πŸ˜…

@galaipa @AVU_Osoro @txopi badaude bi gauza ezin ditudanak faltan izan etxean, iratzargailua bat eta kuadernoa bestea 😜

Baina etxean ez daukagu telefono finkorik eta horrek zailtzen du sakelekoa itzaltzea (wifia eta datuak bai kentzen dizkiot).

@desertorea
Bueno, Internetik gabe izatea ia itzalita izatea bezala da 😜
@AVU_Osoro @txopi

@galaipa @desertorea @AVU_Osoro animatzen zaitut iratzargailu bat eskuratzera!

Telefonoak eta bere bateriak balio dutenarekin, heren bat gutxiago piztuta edukiz gero aurreztu dezakezunarekin nahi beste iratzargailu eros ditzakezu, oso merkeak dira!

@txopi@mastodon.eusba agian Olentzerori eskatuko diot bat. Ze egia da mugikorrari bateria nahi baino gehiagotan ordeztu behar izaten diodala...
@desertorea @AVU_Osoro

@desertorea @AVU_Osoro bakoitzak neurtu behar du hori gertatzearen probabilitatea. Ziurrenik oooooso txikia. Nire kasuan senide gehienak ordu t'erdira bizi dira eta are txikiagoa da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea