Noiz itzaltzen duzu zure telefono mugikorra?

@txopi Gauero aukeratu dutenek etxean telefono finkoa daukaten jakitea garrantzitsua deritzot. Irakurri dudanetik zalantza hori argitzeko gogoarekin geratu naiz. 🦧

@desertorea nik ez dut finkorik eta gauero itzaltzen dut mugikorra 🤘

@AVU_Osoro @txopi eta senideren bati gauez zerbait gertatuz gero, nola jartzen da zuekin harremanetan?

@desertorea
@AVU_Osoro @txopi
Haria irakurrita pentsatu dut agian ni ere telefonoa itzaltzen hastea, edo behintzat proba egitea. Finkoa badaukagu, beraz zentzu horretan arazorik ez.

Baina gero konturatu naiz iratzargailurik ez daukadala 😂😅

@galaipa @desertorea @AVU_Osoro animatzen zaitut iratzargailu bat eskuratzera!

Telefonoak eta bere bateriak balio dutenarekin, heren bat gutxiago piztuta edukiz gero aurreztu dezakezunarekin nahi beste iratzargailu eros ditzakezu, oso merkeak dira!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea