Hemen bazegoen Pixel 4a zuen norbait, ezta?
Antza denez bateria batzuek arazoren bat dute. Ez dute esan zergatik, baina eguneraketa bidez bateriaren funtzionamendu boltaia jaitsi dute, eta 50 dolar edo doako bateria aldaketak ari dira ematen.
Sistema ofiziala ez dugunok ez dugu boltaia/iraupen jaitsiera nabarituko, baina arriskutsua ote?
Ni saiatu naiz dirua eskatzen, baina ematen duenez aurreko jabeak (2.eskukoa da) erreklamatu du dagoeneko... 🤬
@galaipa nik4a badut
sistema eragilea aldatu gabe (eguneratze gehiago gabe, graphene jartzekoa nintzen, hoztu naiz), ez dut deus nabaritu.
@AVU_Osoro
Eta eguneraketarik jaso duzu azken hilabetetan?
Beharbada justu ez duzu akatsa duen bateria.
@galaipa ez dakit 😅
gaizki ulertu ez banuen, ez dut eguneraketa gehiago izango.
@AVU_Osoro
Zortekoa!
Nirea ez, baina ezin erreklamatu nabil. Hasieran pentsatu nuen nire mugikorraren aurreko jabeak egin zuela (mezuagatik), baina orain ez daukat argi. Bezeroen arretarekin dozena erdi email dagoeneko...
Eragindako beste lagun batek ondo egin zuen, eta dirua jasotzeko zain dago.