Jarraitu

Hemen bazegoen Pixel 4a zuen norbait, ezta?

Antza denez bateria batzuek arazoren bat dute. Ez dute esan zergatik, baina eguneraketa bidez bateriaren funtzionamendu boltaia jaitsi dute, eta 50 dolar edo doako bateria aldaketak ari dira ematen.

Sistema ofiziala ez dugunok ez dugu boltaia/iraupen jaitsiera nabarituko, baina arriskutsua ote?

Ni saiatu naiz dirua eskatzen, baina ematen duenez aurreko jabeak (2.eskukoa da) erreklamatu du dagoeneko... 🤬

@mikelgs @galaipa Arazoa sistema eragilearen azken eguneraketan omen dago. Artikulu honetan ongi azaltzen dute eguneraketa horrek bateriarengan duen eragina, kaltetua den bateriaren eredua zehaztearekin batera.

menow.fr/google-pixel-4a-un-ex

Saiatu zara inoiz Graphene OS edo /e/OS sistemak instalatzen?

@EDERTO87
@mikelgs Eguneraketan apropos jaisten dute bateriaren funtzionamendu boltaia, baina antza denez hardware arazoagatik. Ez da softwarearen bug bat. Sistema ofiziala ez dugunok printzipioz ez dugu nabarituko (oraingoz behintzat), baina horrek ez du kentzen hardware arazo hori sufrituko ez dugunik.

Edozein kasutan, ez dute zehaztu hardware arazoa zehazki zein den. Mugikorrak su hartzeko arriskuan nago?

@galaipa nik4a badut
sistema eragilea aldatu gabe (eguneratze gehiago gabe, graphene jartzekoa nintzen, hoztu naiz), ez dut deus nabaritu.

@AVU_Osoro
Eta eguneraketarik jaso duzu azken hilabetetan?

Beharbada justu ez duzu akatsa duen bateria.

@galaipa ez dakit 😅
gaizki ulertu ez banuen, ez dut eguneraketa gehiago izango.

@AVU_Osoro
Aspaldian eguneraketarik jaso gabe zegoen, baina hau salbuespena izan da bateria batzuek hardware arazoren bat dutelako. Ez dute larria den esan, baina ez da ohikoa Googlek gailu zaharrei bateria doan aldatzeko aukera eman edo dirua itzultzea.

Hemen ikus dezakezu zuri ere badagokizun:

support.google.com/pixelphone/

@AVU_Osoro
Zortekoa!

Nirea ez, baina ezin erreklamatu nabil. Hasieran pentsatu nuen nire mugikorraren aurreko jabeak egin zuela (mezuagatik), baina orain ez daukat argi. Bezeroen arretarekin dozena erdi email dagoeneko...

Eragindako beste lagun batek ondo egin zuen, eta dirua jasotzeko zain dago.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea