Jarraitu

Esaldi bat, @anderiza@twitter.com.k idatzi eta @iturri@twitter.com.k euskaratua.
"Agian ez onartzeagatik bi mila urte ondoren gauza bera egiten dugula: ez ikusiarena egin, beldur izan edo kanporatu aterpe bila daudenak"
Argazki bat eta pentsatzeko asko.

Argazkian aurrean doan luxe horrek, atzo kontatzen zigun 15 egun egin zituela ontzi txikitxo batean, eserita, Mauritaniako kostatik Kanariar uharteetara heltzeko. 15 egun ezin mugitu, busti-busti eginda, larruazala bigunduta. Parrez kontatzen zuen, txantxa artean.

3 hilabete eman omen zituen berriro zuzen jartzeko. Keinu parregarriak egiten zituen, bizkarreko mina zuela adierazteko... txantxa artean, irriparra galdu gabe. Gu zur eta lur, korapiloa eztarrian.
Bidaian lagun bat galdu zuela esatean jartzen zen serio.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea