Argazkian aurrean doan luxe horrek, atzo kontatzen zigun 15 egun egin zituela ontzi txikitxo batean, eserita, Mauritaniako kostatik Kanariar uharteetara heltzeko. 15 egun ezin mugitu, busti-busti eginda, larruazala bigunduta. Parrez kontatzen zuen, txantxa artean.
3 hilabete eman omen zituen berriro zuzen jartzeko. Keinu parregarriak egiten zituen, bizkarreko mina zuela adierazteko... txantxa artean, irriparra galdu gabe. Gu zur eta lur, korapiloa eztarrian.
Bidaian lagun bat galdu zuela esatean jartzen zen serio.