Transitoan dauden migrante guztiak ez ditu hartzen horretarako martxan dagoen harrera sistemak. Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udalak erabaki dute, bakarrik batzuk sartuko direla.
Horrela, bertara hurbilduriko hainbat pertsona kalean uzten dituzte. Eta ‘hotzaren aurkako’ sistema indarrean jartzen den egunetan izan ezik, ez dute bazterketa egoeran dauden pertsonentzako dauden baliabide urrietara sarbiderik.