BIDEGABEKERIAREN KONTAGAILUA Gaurtik eta egunero, erakundeek kalean uzten dituzten migranteen zenbaketa plazaratuko du @IrungoHS@twitter.com.k . Mila esker partekatu eta zabaltzeagatik.
Transitoan dauden migrante guztiak ez ditu hartzen horretarako martxan dagoen harrera sistemak. Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udalak erabaki dute, bakarrik batzuk sartuko direla.
Horrela, bertara hurbilduriko hainbat pertsona kalean uzten dituzte. Eta ‘hotzaren aurkako’ sistema indarrean jartzen den egunetan izan ezik, ez dute bazterketa egoeran dauden pertsonentzako dauden baliabide urrietara sarbiderik.
Beraz, pandemia egoeran, etxeratze aginduarekin, egoera zaurgarrian dauden migrante hauei (gehienak psikologikoki gogor kolpaturik bidaiagatik) erakunde publikoek ematen dieten aukera bakarra kalea da.