EH Bilduk energiaren esparruan planteatzen duena oso interesgarria da. Hurbilak dituen hainbat herri sektoreren kontrakotasuna ekarriko dio baina EH Bildurena da, oraingoz behintzat, energia, klima eta ekologia krisiei erantzuteko herri planteamendu serio bakarra, burujabetza energetikoan oinarritutakoa. Hemen, NAIZek Mikel Oterori egindako elkarrizketa: naiz.eus/eu/info/noticia/20221

Jarraitu

@matxain aspaldi nabil horri bueltak ematen... Edo ez hemen eta ez inon, edo zu jatera behartzea baino, lehenago nik jan.

@matxain gurean nahi ez ditugun prozesu/azpiegitura/bide batzuen ondorioak disfrutatzen ditugu beste toki batzuetan prozesu/azpiegitura/bide horiek (edo kaltegarriagoak) dituztelako. Geuretzako ez bada ona, haientzako err ez.
Adib, argindarra (baina ez hori bakarrik): gure mendietan eolikorik ez badugu nahi, nondik lortuko dugu? Auzokoaren mendietako eolikoetatik?

@matxain Badakit puntu hori, elkarrizketako galdera bat dela bakarrik, baina konfliktiboena da (eta zure lehen toota, ere, hortik zihoala iruditu zait)

@GariGaraialde @matxain Nik ez nizun horrela ulertu 😅.
Guk gure bailaretan Sacyrrek proposatutako basakeriak atzera botatzea lortu genuen @SustraiErakuntza ren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuko ingurumen sailak arrazoia emanda. Alderdien babesik gabe aritu ginen. Ez dut artikulua irakurtzerik lortu harpidedunentzat delako, baina, zuek esandakotik, agian artikuluan esanda dago, esan dezaket badela alternatibarik. Neurri, tamaina eta kudeaketan dago gakoa. Herrika.

@Mendilarre @matxain @SustraiErakuntza ez dakit non dagoen haustura... Ez naiz planteamendu zehatzez ari, baina autosufizientziaruntz joan behar dugu. Txikitik haundira (udalerri, bailara, lurralde eta herri). Badakit 100%ean ezinezkoa dela, baina bidea egin behar da.
Gure bailaran nahi ez duguna, ezin dugu ondokoan onartu, baina EHn nahi ez duguna, ezin dugu Frantzia, Taiwan edo Nigeriari eskatu. Hortik sortu behar dugu alternatiba.

@Mendilarre @matxain @SustraiErakuntza Argindarra behar badugu, gugeuk sortu beharko genuke. Guk jakingo dugu nola, baina guk zentral nuklearrik nahi ez badugu, ez genituzke auzokoarenak erabili behar. Berdin berdin erraustegi, zabortegi, haragi edo tomateekin.

@GariGaraialde @matxain @SustraiErakuntza Horretan ados. Gakoa da: sortu dezagun gurean "nahi duguna" edo onartzeko prest gaudena.
1-Neurria: Erroten tamaina.
2-Tamaina: poligonoaren tamaina eta errota kopurua.
3-Kokapena: zein kaxko, teilatu edo gain da egokia horretarako gure herrian.
4-kudeaketa: nork aterako dio etekin ekonomikoa. Enpresa pribatu batek? Ez ez. Hartaz diot herrika antolatutako zerbait behar duela.

@matxain @GariGaraialde @SustraiErakuntza Ados nago dioenarekin. 👌
Eta proposamena irekita badago begi onez ikusten dut. Nire kezka hori baita, onargarria dena, zinez hala izatea, ez behar baino gehixeagokoa. Aramaio ingurukoak behar baino gehixeagoko zantzuak dituelako. Beti ere nire iritziz.
Mahai gainean jartzeko modukoa iruditzen zait herriak errota-txiki bakarrarekin edo pare batekin autosufiziente bilakatzekoa. Legeak ez duela baimentzen uste dut.
Ea ba.
Eskerrik asko

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea