EH Bilduk energiaren esparruan planteatzen duena oso interesgarria da. Hurbilak dituen hainbat herri sektoreren kontrakotasuna ekarriko dio baina EH Bildurena da, oraingoz behintzat, energia, klima eta ekologia krisiei erantzuteko herri planteamendu serio bakarra, burujabetza energetikoan oinarritutakoa. Hemen, NAIZek Mikel Oterori egindako elkarrizketa: naiz.eus/eu/info/noticia/20221

@matxain aspaldi nabil horri bueltak ematen... Edo ez hemen eta ez inon, edo zu jatera behartzea baino, lehenago nik jan.

@matxain gurean nahi ez ditugun prozesu/azpiegitura/bide batzuen ondorioak disfrutatzen ditugu beste toki batzuetan prozesu/azpiegitura/bide horiek (edo kaltegarriagoak) dituztelako. Geuretzako ez bada ona, haientzako err ez.
Adib, argindarra (baina ez hori bakarrik): gure mendietan eolikorik ez badugu nahi, nondik lortuko dugu? Auzokoaren mendietako eolikoetatik?

Jarraitu

@matxain Badakit puntu hori, elkarrizketako galdera bat dela bakarrik, baina konfliktiboena da (eta zure lehen toota, ere, hortik zihoala iruditu zait)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea