Jarraitu

Zergatik hemen ikusten ditudan argazki batzuk, zabaltzerakoan, esplikazio bat dute, idatziz, eta beste batzuek ez?

@GariGaraialde argazkia jartzerakoan textua ipintzeko aukera duzu, batzuk Ia beti idazten dugu explikazio hori (itsuentzat), baina jende guztiak ez du ipintzen. Askok, ez dakitelako.

@angabantxo Bitxia, mugikorrean ikusten dut nik idatzitako testua (Tusky) baina ordenagailuan ez.
Bidebatez, Twiterren ere gauza bera egiteko aukera dagoela ikasi dut.

@GariGaraialde ordenagailuan ere badago, baina agian ez da hain intuitiboa.

@GariGaraialde
Depende nork igotzen dituen. Nik, adibidez, saiatzen naiz esplikazioa jartzen beti. Baina, orain dela, hilabete batzuk, ez nuen inoiz egiten... Ikusmen gutxiagoko pertsonentzat, oso lagungarria da.

@GariGaraialde
Ahaztu zait esatea, fedilab aplikazioan textu hori jartzeko botoia hori kolorean agertzen da argazkian, txetua jarri arte, urdin jartzen dela. Horrela, badirudi zerbait ez dagoela ondo eta laguntzen du...😅

@Loko_Bortx
@GariGaraialde Ikusmen arazoak dituztenei laguntzeaz gain nik batzuetan irudiari kontextu gehiago emateko aprobetxatzen dut. Edo irakurleak zehazki zertan fijatzea nahi dudan azaltzeko.

Nik behintzat beti irakurtzen ditut (mezua interesatzen bazait noski). Beraz suposatzen dut besteek ere hala egiten duzuela 😂 Ez dakit horrela den edo ez.

@galaipa nik, egia esan, ez dut irakurtzen normalean. Ez nuen pentsatu horrela...🤔 Baina ikuspuntu interesgarria da... @GariGaraialde

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea