Azken egun hauetan han eta hemen aditu/irakurri dut Bizkarsoro euskarazko azpidatziekin eman beharko litzatekeela... eta zerbait hautsi zait bihotzean, KRA!
Alde batetik, tristea iruditzen zait ikustea zein gutxi ohitu ditugun belarriak euskara batzuetara (Xanpun 80. hamarkadan ateratzen zen ETB1en!)
Bestetik, berriro ere hegozentrismoa, ez baikara ohartzen Bankako batek arazo bera izan lezakeela Ainhoa Etxeberriarekin.
Zer eskatuko diogu ETBE1eri, beti izan ditzala euskarako azpitituluak?
@GariGaraialde nik primeran ikusi nuen ta azpitituluak martxan jarri nuen frantsezez hitz egiten zuenean ez baitut oso ondo frantsesik ulertzen. gero konturatu nuen bebai iparraldeko euskera batuera itzulita zeudela eta ez nuen batere gogoko hitzez hitzeko transkripzio baten zain nengoen hobeto ulertzeko, ez ezabapen horrekin.
@marmarka Farntsesezko hitzei azpidatziak jartzea normala da, baina euskrazkoei?!
@GariGaraialde jo ze sorte ona nik ez ditut euskalkiak ondo ulertzen eta errezago da niretzat irakurtzea entzutea baino gainera horrela zerbait ez ulertzekotan hiztegian bila dezaket
oraindik kostatzen zait hitz egitea baina batuan ia ia dena ulertzen dut
@marmarka Ea, hobeto esplikatuko dut:
Badakit jende ugari dagoela euskara ikasten, eta ikasten ari zaretenei, bidea erraztu behar dizuegula; beraz, ari zaretenek azpitituluak eskatzea logikoa da.
Gauza da, azpitituluak eskertuko zituztela esan duen jende ugari ez da euskara ikasten ari. Euskaldun 'osoak' dira. Hau da, badakite euskaraz... eta holako bati azpitituluak behar dituela aditzeak penatu egiten nau.
@marmarka Beraz, esan nahi nuena da, bai, arrazoi, azpitituluak beharrezkoak ditu jende ugarik, egiten ari den bide hori errazago egin dezan (dezazuen), baina besteek, egin dezatela esfortzu minimo bat.
Iparraldeko kasuan aarri ez baita euskalkia izaten, bertako azentuz hitz egindako batua baizik.
@GariGaraialde lasai egon orain hobeto ulertzen dut zure kezka. beste norbaiti ulertzeko gogoa da garrantsitzuena hizkuntza baino eta hor arrazoia osoa daukazu