Jarraitu

Azken egun hauetan han eta hemen aditu/irakurri dut Bizkarsoro euskarazko azpidatziekin eman beharko litzatekeela... eta zerbait hautsi zait bihotzean, KRA!

Alde batetik, tristea iruditzen zait ikustea zein gutxi ohitu ditugun belarriak euskara batzuetara (Xanpun 80. hamarkadan ateratzen zen ETB1en!)

Bestetik, berriro ere hegozentrismoa, ez baikara ohartzen Bankako batek arazo bera izan lezakeela Ainhoa Etxeberriarekin.

Zer eskatuko diogu ETBE1eri, beti izan ditzala euskarako azpitituluak?

@GariGaraialde nik primeran ikusi nuen ta azpitituluak martxan jarri nuen frantsezez hitz egiten zuenean ez baitut oso ondo frantsesik ulertzen. gero konturatu nuen bebai iparraldeko euskera batuera itzulita zeudela eta ez nuen batere gogoko hitzez hitzeko transkripzio baten zain nengoen hobeto ulertzeko, ez ezabapen horrekin.

@marmarka Farntsesezko hitzei azpidatziak jartzea normala da, baina euskrazkoei?!

@GariGaraialde @marmarka muga politikoa muga linguistiko bilakatu izanaren seinale. Maddi Kintanak hala aztertu zuen, hor aipatzen nuen eu.enbata.info/artikuluak/held

@GariGaraialde jo ze sorte ona nik ez ditut euskalkiak ondo ulertzen eta errezago da niretzat irakurtzea entzutea baino gainera horrela zerbait ez ulertzekotan hiztegian bila dezaket

oraindik kostatzen zait hitz egitea baina batuan ia ia dena ulertzen dut

@marmarka Ea, hobeto esplikatuko dut:
Badakit jende ugari dagoela euskara ikasten, eta ikasten ari zaretenei, bidea erraztu behar dizuegula; beraz, ari zaretenek azpitituluak eskatzea logikoa da.
Gauza da, azpitituluak eskertuko zituztela esan duen jende ugari ez da euskara ikasten ari. Euskaldun 'osoak' dira. Hau da, badakite euskaraz... eta holako bati azpitituluak behar dituela aditzeak penatu egiten nau.

@marmarka gainera, azpitituluak 'iparraldeko' hizkerari eskatu dizkiote azpitituluak. Ainhoa Etxeberriari inork ez dizkio eskatu azpitituluak, edo Alex Sardui, Angel Alkain, Asier Illarramendi, Mikel Aranburu edo erdizka euskalkian egiten duten beste askori... Euskaldun asko 'eje' aditu eta jada belarriak ixten ditu, ulertuko ez duelakoan, eta horrek jarrerarekin du zer ikusia, ez ulermenarekin.

@marmarka Beraz, esan nahi nuena da, bai, arrazoi, azpitituluak beharrezkoak ditu jende ugarik, egiten ari den bide hori errazago egin dezan (dezazuen), baina besteek, egin dezatela esfortzu minimo bat.
Iparraldeko kasuan aarri ez baita euskalkia izaten, bertako azentuz hitz egindako batua baizik.

@GariGaraialde lasai egon orain hobeto ulertzen dut zure kezka. beste norbaiti ulertzeko gogoa da garrantsitzuena hizkuntza baino eta hor arrazoia osoa daukazu

@GariGaraialde @marmarka nik Alkain eta garai hartako Wazemank saioko koadrila hura erdipurdi ulertzen nituen, ziur aski lapurtar gehienok bezala. Batua ez zelako, baizik eta Urolaldeko hizkera (uste dut) eta oso lagunartekoa.
Azpitituluak eskatu bagenitu, ez dakit nolako harrera izanen genukeen.

@GariGaraialde Ulertu dudanagatik, jendea eskatzen ari zen bizkarsoro etb2n ere ematea, azpitituluak jarrita behar balitz. Hau da, euskararen egunean bizkarsoro ETB1n eman eta ETB2n Tasiorekin kontraprogramatu ordez, aukera ona zela ETB2n euskarazko edukiak txertatzeko.
Nik ez nuke gaizki ikusiko euskal telebistak erdal edukiak euskal edukiekin ordezkatuko balitu, eta azpitituluak (hautazkoak, hobe) EHko bi erdara nagusietan jarrita. Uste dut hori dela bidea

@GariGaraialde bueno, hori dela bide bat. Nik, berez, ETB2 itxiko nuke eta euskal telebista euskara hutsean jarriko nuke. Ez dut uste gertatuko denik; euskaraz emitirzea etb2n, ordea, egingarriagoa ikusten dut.

Bide batez, telebistako eduki guztiek beharko lituzkete azpitituluak (berriz ere, hautazkoak, telebistek aukera baitute horiek aktibatzeko).

@Jokin_PA Ni ere ETB2an azpitituluekin ematearen alde... baina ez da hori izan eskakizun bakarra. "Iparraldeko hikerari azpitituluak jarri (frantximanta) horien aztentua ez dugu ulertzen eta" esan dute batek baino gehiagok.

@GariGaraialde Tonoan ez naiz sartuko, ezaguna baita askoren hegozentrismoa. Hori bai, euskarari ere azpitituluak jarri behar zaizkio, edozein euskarari, irsigarritasuna bermatuko badugu.

Bestalde, tristea bada ere, ohikoa da euskaldun askok mintzaira batzuk ez ulertzea, gero eta kontaktu gutxiago baitugu gure artean (batzuen kasuan, behinik behin). Ez dut uste kaltegarria denik horiek ere azpititulatzea. Hala ere, uste dut gauza bat azpititulatzea dela, eta beste bat batura itzultzea

@GariGaraialde askotan kexatu naiz horri buruz. Adibidez, euskadi irratian uneoro egiten dute: batura pasatu eta "akatsak" zuzendu. Azpitituluen funtzioa ez da ez zuzentzea ez mintzaira aldatzea.

@Jokin_PA Nik ez dut esan kaltegarria denik. Bi ideia jarri ditut mahai gainean: Euskalduna 'zahar' askok euskalki batzuk ulertzeko duten zailtasunak ematen didan pena batetik, eta beste euskalki batzuekin egiten ez dugun hausnarketa iparraldekoekin egiteak suposatzen duen hegozentrismoa, bestetik.

@Jokin_PA Azpitituluena, entzuketa arazoak dituzten pertsonekiko errespetuagatik ez ezik (horrek bakarrik dena azpititulatzea justifikatzen badu ere), euskara ikasten ari direnekiko deferentziagatik ere babestuko nuke... baina hemen beste ideia bat jarri da mahai gainean.

@Jokin_PA Eta nik, euskarazko hedabideetan euskara batua erabiltzea ezinbestekoa dela uste dut, ez bada fikziozko produkzioetan, behar bezala arrazoitu bada.
Ze iparraldeko hizkera ez ulertzea bezain arazo irudtzen zait Euskadi Irratian euskara batuan aritzeko gaitasunik ez izatea.

@GariGaraialde Zehaztearren, baina, ez dago iparraldeko euskararik. Askotan hegoaldean badago joera bakar batean batzeko ipar euskal herriko errealitate, lurralde, kultura eta hizkerak

@GariGaraialde Bai, tristea da, eta ez da filmeko baxenafartarrarekin soilik gertatzen, nere inguruko askok ez dute aise ulertzen mendebaldeko hizkera ere... azkenean horrek egungo errealitatea erakusten digu

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea