Azken egun hauetan han eta hemen aditu/irakurri dut Bizkarsoro euskarazko azpidatziekin eman beharko litzatekeela... eta zerbait hautsi zait bihotzean, KRA!
Alde batetik, tristea iruditzen zait ikustea zein gutxi ohitu ditugun belarriak euskara batzuetara (Xanpun 80. hamarkadan ateratzen zen ETB1en!)
Bestetik, berriro ere hegozentrismoa, ez baikara ohartzen Bankako batek arazo bera izan lezakeela Ainhoa Etxeberriarekin.
Zer eskatuko diogu ETBE1eri, beti izan ditzala euskarako azpitituluak?
@GariGaraialde askotan kexatu naiz horri buruz. Adibidez, euskadi irratian uneoro egiten dute: batura pasatu eta "akatsak" zuzendu. Azpitituluen funtzioa ez da ez zuzentzea ez mintzaira aldatzea.
@Jokin_PA Nik ez dut esan kaltegarria denik. Bi ideia jarri ditut mahai gainean: Euskalduna 'zahar' askok euskalki batzuk ulertzeko duten zailtasunak ematen didan pena batetik, eta beste euskalki batzuekin egiten ez dugun hausnarketa iparraldekoekin egiteak suposatzen duen hegozentrismoa, bestetik.
@Jokin_PA Azpitituluena, entzuketa arazoak dituzten pertsonekiko errespetuagatik ez ezik (horrek bakarrik dena azpititulatzea justifikatzen badu ere), euskara ikasten ari direnekiko deferentziagatik ere babestuko nuke... baina hemen beste ideia bat jarri da mahai gainean.
@Jokin_PA Eta nik, euskarazko hedabideetan euskara batua erabiltzea ezinbestekoa dela uste dut, ez bada fikziozko produkzioetan, behar bezala arrazoitu bada.
Ze iparraldeko hizkera ez ulertzea bezain arazo irudtzen zait Euskadi Irratian euskara batuan aritzeko gaitasunik ez izatea.
@GariGaraialde Zehaztearren, baina, ez dago iparraldeko euskararik. Askotan hegoaldean badago joera bakar batean batzeko ipar euskal herriko errealitate, lurralde, kultura eta hizkerak
@GariGaraialde Bai, tristea da, eta ez da filmeko baxenafartarrarekin soilik gertatzen, nere inguruko askok ez dute aise ulertzen mendebaldeko hizkera ere... azkenean horrek egungo errealitatea erakusten digu
@GariGaraialde Tonoan ez naiz sartuko, ezaguna baita askoren hegozentrismoa. Hori bai, euskarari ere azpitituluak jarri behar zaizkio, edozein euskarari, irsigarritasuna bermatuko badugu.
Bestalde, tristea bada ere, ohikoa da euskaldun askok mintzaira batzuk ez ulertzea, gero eta kontaktu gutxiago baitugu gure artean (batzuen kasuan, behinik behin). Ez dut uste kaltegarria denik horiek ere azpititulatzea. Hala ere, uste dut gauza bat azpititulatzea dela, eta beste bat batura itzultzea