Ama hizkuntza euskara duzuen adin bereko 4 haur bazarete -eremu erdaldundu batean bizi zaretenak-; jakin, arrazoi horrexegatik eskolan gela ezberdinetan sakabanatuko zaituztetela.
Eskola askok "berdintasuna"ren izenean darabilten irizpidea da.
#AmaHizkuntzenNazioartekoEguna
@NEScaloni Nik esperientzia bakarra dut, 2010ean 3 urteko aurren gelan sartu zen gure seme Haitzena, Irunen. Giro euskalduna zuen ikastetxe batean.
Bi gela, 'euskaldunak', etxetik euskara eta euskararako jarrera zekartenak eta euskararik gabeak.
Emaitza, euskaldunek, beste guztiek bezala, berehala egin zuten gaztelerara, ez euskaldunek izugarrizko zailtasunak izan zituzten euskarara hurbiltzeko.
@NEScaloni Lehena, giro euskladunetik zetozela esan zuten askok gezurra esan zuten: Gu/Haiek sailkapen batean ez zuten Haiek izan nahi, baina bi gurasoak euskaldunak izan arren eta seme/alabari euskaraz egingo ziotela esan/sinistu arren, bikoteak gazteleraz egiten zuen, eta haurran oso goiz hasi ziren gazteleraz egiten.
Bi, ingurune guziaren ondorioz, haur (benetan) euskaldunak ere, laster hasi ziren gazteleraz haien artean.
@NEScaloni
Hiru, euskararik ez zutenek, ez zuten sekula euskararik jaso (Eskolaren martxarekin oso gustura izan arren, beti harritu ninduen zein euskara gutxi ikasi zuten haur batzuk, irakasleen jarrerari buruzko dudak izan afrte. Inolako frogarik gabe, baina dudak).
Lau, euskaraz aritutako taldean 3-4 lagun kenduta, beste guztiekin gaztelerazko harremana eraiki zuen Haitzek. 3-4 horiek etxetik zekarten jarrera 'erradikala'
@NEScaloni
Beti galdetu izan diot nire buruari ea gela nahasiak izan balira, euskara jaso ez zuten horietatik zenbatek izango zuten harreman pixka bat handiagoa.
Eskua sutan jarriko nuke (ez nirea!), 3-4 lagun horiek ez luketela euskara gutxiago egingo gela nahasian izan balira.
Baina esan bezala, esperientzia bakarra dut.
@GariGaraialde @NEScaloni @mikelgs
Barkatu, elkarrizketan horren berandu sartzeagatik.
Entzun dut proposamena bideragarria (eta onargarria) izateko 2 kontu zaindu behar direla: (a) komeni da beste aldea ere zaintzea: fokoa etxetik euskara ez dakarten haur horiengan ere jartzea, alegia; elkarrekin taldekatzen baditugu, izan dadila beren beharrei hobeki erantzuteko; (b) eta taldekatze malguekin jokatzea, hau da, une ezberdinetan talde-mota ezberdinak antolatzeko aukerak ikustea.
@Alex @GariGaraialde @NEScaloni @urtzai nik ez daukat ezer garbi.
Ez dut ezagutu "D naturalak" elkartzeko kasurik (horrela esatea hori egitearen kontra zegoen bati entzun nion).
Gasteizen izan dugu umea guk eta segregazio maila handi samarra duen ikastola publiko batera joango da. Nahastuta egongo dira, maila batean hiru gela badaude, ez dut uste gela batean euskaraz ondo dakitenak elkartuko dituztenik (futbolean onen taldea eta txarren taldea bezala, "itsusia" den hori).
Ni konforme 1/2
@Alex @GariGaraialde @NEScaloni @urtzai 2/2 ni horrekin konforme, baina egia da kriston jakinmina eragiten didala euskara dentsitate handiko talde txikiak sortuz ea zein dinamika egongo liratekeen.
Alexek esan bezala, ondo legoke normalean talde arruntetan (heterogeneoak) egotea, baina noizbehinka talde homogeneola biltzea (eta euskara ondo dakiten eta erabiltzeko jarrera dutenak elkartuko lirateke, etxean euskararik ez duten ugari ere bai seguru). Esperimentu polita litzateke, barnetegi uneak.
@mikelgs @Alex @GariGaraialde @NEScaloni nik uste akats larria dela onen eta txarren talde moduan plateatzea. Aurretik ere esan dudan moduan, pribilegioen ustea azaleratzen baitu, elitearena eta euskara bazterketa faktore moduan. Hau nazionalismo espainolaren tesia eta estrategia ere bada.
Eta uste dut kasu batek bakarrik ez digula balio. Probabilitate kontua da erabat, eta nik aukera posibleen irekiera moduan ikusten dut.
Logikak esaten dit aukera gehiago daudela inguruan babesa dagoenean.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Ez dakit Irun hiri euskalduntzat edo erdalduntzat duzun, baina Irunen 22 laguneko gela bat osatu zuten ama hizkuntza euskara zutenekin (Haurrari lehen elehenengotik euskaraz egin, baina gurasoek haien artean gazteleraz egiten zutenak ere kontatuz).
Niri 50-50 daudenean (edo 60-40), banatzea kontraeraginkorra iruditzen zait (euskararentzako), baina 93-7 balira, noski, haien hizkuntz komunitatea babestea beharrezkotzat dut
@GariGaraialde @mikelgs @Alex @NEScaloni eta atrebentzia ez bada, zergatik iruditzen zaizu kontraeraginkorra euskararentzat, sortu dezakeen iruditeriagatik, ala emaitza soziolinguistikoengatik? Ala biengatik...
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Barkatu, uste dut ez dela oso argi geratu...
50-50 balira, euskaldunak batean eta erdaldunak bestean jartzea iruditzen zait kontraeraginkorra, euskaldunen kasuan, haien hizkuntza ohiturak mantentzeko ikastetxetik at egindakoek dutelako eraginkortasun handiagoa (patioan berin-berdin amaituko dute gazteleraz), baina euskararik ez dutenentzako, euskararik ez dagoen klase batean egotean, euskara irakaslearen gauza bakarrik balitz bezala ikusten dutelako.
@GariGaraialde @mikelgs @Alex @NEScaloni ados puntu interesgarri eta garrantzitsua iruditzen zait, ez dut horrela ulertu.
Ikastetxeak bakarrik ez du euskaldunduko, hori argi daukat. Eta gela bat osoki euskalduna eta bestea ez ere ez nuke jarriko. Ez dakit estrategia/portzentaia optimoa zein den, agian gela batean euskaldunak gehiengo jarri beharko lirateke eta bestean ez. Baina ondo pentsatuta eta irizpide soziolinguistiko garbi batzuekin.
Iruditzen zait orain banaketetan ez dagoela oinarririk
@GariGaraialde @mikelgs @Alex @NEScaloni Inolako azterketarik ez dagoela dirudi. Edo nik behintzat ez dut horren berririk.
Ze talde ona eta txarra edo horrek itsusia ematen du eta hobe denak banatzen baditugu moduan ezin gara ibili. Nik uste
@urtzai @GariGaraialde @Alex @NEScaloni talde ona eta txarra ez luke inork planteatuko hitz horiekin, baina ikasle eta familien artean segituan piztuko litzateke perzepzio hori, elitea eta baztertuak irudika ditzakeena.
Hezkuntzan taldekatze heterogeneoak egiten dira ikasle batek besteari laguntzea nahi denean (matematikan izan daiteke, batek besteari tira, bultza...). Eta talde homogeneoak egiten dira (maila baxukoak elkarrekin adibidez) lan errazagoak elkarrekin egitea nahi duzunean...
@urtzai @GariGaraialde @Alex @NEScaloni baina hori gela batean lauko taldeekin egin daiteke, gaur heterogeneo, gero homogeneo tarte batez...
Zerbait dinamikoa.
Hitz egiten ari garena da haurrak gelatan nola banatu eta hori erabaki oso determinantea da. Igual hori da problema.
Ikastetxeen artean gertatzea ere temazo bat da... ikastola batean guraso euskaldun/euskaltzaleak bakarrik elkartzeak zein neurritan lortzen du ikasle horien maila igotzea? Eta eredu on izatea? Balantzeak merezi du? 🫣
@mikelgs @urtzai @GariGaraialde @Alex
Egun, nire iritziz, bazterturik dauden/egon daitezkeen bakarrak, haur euskaldun elebakarrak dira -eremu erdaldunduetan ari naiz-.:
"Berdintasunaren" izenean sakabanatzen dituzte, baina sakabanaketak berak, hauen bazterketa areagotzen du; erdalduntzen direnerarte, "integratzen" direnerarte.
Auzokide baten alabari, ikaskide batzuek ez zioten haiekin patioan jolasten uzten, erdaraz egiten ez bazuen (D ereduan).
@mikelgs @GariGaraialde @Alex @NEScaloni baina hori (izendapenena), amaierako erabakiaren gain dago nik uste. Familiei azaldu egin behar zaielako hartutako erabakia kontzientea dela eta oinarri sendo batekoa, jarraipen bat egin etabar. Azalpenik/pedagogiarik gabe hartzen den edozein erabakirekin gertatzen da zuk diozuna.
Futbol taldeak, eskola barneko talde dinamikak etabarrak ez dut uste konparagarriak direnik.
Eztabaida hau, lan erraza ez delako daukagu 😅
@mikelgs @GariGaraialde @Alex @NEScaloni
Eta pedagogia, ingurune seguruak sortzea, segregazio positipoak aplikatzeko beldurrak kentzea etabarri dagokionean feminismoak lortu duenari enbidia diot.
Erabaki asko bortitzak dira gizonontzat, baina nolabait bidea egiten ari direla iruditzen zait eta "taliban" izaera hori gero eta gehiago lerratzen dutela justiziarekin.
Beti ez dute asmatzen eta asmatuko, baina probarako tartea hartzen dutela iruditzen zait.
@urtzai @GariGaraialde @Alex @NEScaloni ba oso interesgarria azken hau.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Iruditeriak ez nau kezkatzen.
@GariGaraialde @mikelgs @Alex @NEScaloni nik jaso dudanetik erdalduna da, baina agian nahastuta nago, zuek esan. Nik jakin nahi nukeena da ea Irunen berdin jarraitzen duten ala, orain ama hizkuntza euskara duten horiek (zuk diozun irizpideekin) gela ezberdinetan banatzen dituzten.
Eta aldaketa egin badute, ea emaitza hobeak dituzten. Ea zuk diozun moduan bi geletako ikasle guztiak hartuta euskalduntzean aldaketa nabari den. Ea ama hizkuntza euskara zutenetatik zenbatek egiten duten aurrera.