Ama hizkuntza euskara duzuen adin bereko 4 haur bazarete -eremu erdaldundu batean bizi zaretenak-; jakin, arrazoi horrexegatik eskolan gela ezberdinetan sakabanatuko zaituztetela.
Eskola askok "berdintasuna"ren izenean darabilten irizpidea da.
#AmaHizkuntzenNazioartekoEguna
@NEScaloni Nik esperientzia bakarra dut, 2010ean 3 urteko aurren gelan sartu zen gure seme Haitzena, Irunen. Giro euskalduna zuen ikastetxe batean.
Bi gela, 'euskaldunak', etxetik euskara eta euskararako jarrera zekartenak eta euskararik gabeak.
Emaitza, euskaldunek, beste guztiek bezala, berehala egin zuten gaztelerara, ez euskaldunek izugarrizko zailtasunak izan zituzten euskarara hurbiltzeko.
@NEScaloni Lehena, giro euskladunetik zetozela esan zuten askok gezurra esan zuten: Gu/Haiek sailkapen batean ez zuten Haiek izan nahi, baina bi gurasoak euskaldunak izan arren eta seme/alabari euskaraz egingo ziotela esan/sinistu arren, bikoteak gazteleraz egiten zuen, eta haurran oso goiz hasi ziren gazteleraz egiten.
Bi, ingurune guziaren ondorioz, haur (benetan) euskaldunak ere, laster hasi ziren gazteleraz haien artean.
@NEScaloni
Hiru, euskararik ez zutenek, ez zuten sekula euskararik jaso (Eskolaren martxarekin oso gustura izan arren, beti harritu ninduen zein euskara gutxi ikasi zuten haur batzuk, irakasleen jarrerari buruzko dudak izan afrte. Inolako frogarik gabe, baina dudak).
Lau, euskaraz aritutako taldean 3-4 lagun kenduta, beste guztiekin gaztelerazko harremana eraiki zuen Haitzek. 3-4 horiek etxetik zekarten jarrera 'erradikala'
@NEScaloni
Beti galdetu izan diot nire buruari ea gela nahasiak izan balira, euskara jaso ez zuten horietatik zenbatek izango zuten harreman pixka bat handiagoa.
Eskua sutan jarriko nuke (ez nirea!), 3-4 lagun horiek ez luketela euskara gutxiago egingo gela nahasian izan balira.
Baina esan bezala, esperientzia bakarra dut.
@GariGaraialde @NEScaloni @mikelgs
Barkatu, elkarrizketan horren berandu sartzeagatik.
Entzun dut proposamena bideragarria (eta onargarria) izateko 2 kontu zaindu behar direla: (a) komeni da beste aldea ere zaintzea: fokoa etxetik euskara ez dakarten haur horiengan ere jartzea, alegia; elkarrekin taldekatzen baditugu, izan dadila beren beharrei hobeki erantzuteko; (b) eta taldekatze malguekin jokatzea, hau da, une ezberdinetan talde-mota ezberdinak antolatzeko aukerak ikustea.
@Alex @GariGaraialde @NEScaloni @urtzai nik ez daukat ezer garbi.
Ez dut ezagutu "D naturalak" elkartzeko kasurik (horrela esatea hori egitearen kontra zegoen bati entzun nion).
Gasteizen izan dugu umea guk eta segregazio maila handi samarra duen ikastola publiko batera joango da. Nahastuta egongo dira, maila batean hiru gela badaude, ez dut uste gela batean euskaraz ondo dakitenak elkartuko dituztenik (futbolean onen taldea eta txarren taldea bezala, "itsusia" den hori).
Ni konforme 1/2
@Alex @GariGaraialde @NEScaloni @urtzai 2/2 ni horrekin konforme, baina egia da kriston jakinmina eragiten didala euskara dentsitate handiko talde txikiak sortuz ea zein dinamika egongo liratekeen.
Alexek esan bezala, ondo legoke normalean talde arruntetan (heterogeneoak) egotea, baina noizbehinka talde homogeneola biltzea (eta euskara ondo dakiten eta erabiltzeko jarrera dutenak elkartuko lirateke, etxean euskararik ez duten ugari ere bai seguru). Esperimentu polita litzateke, barnetegi uneak.
@mikelgs @Alex @GariGaraialde @NEScaloni nik uste akats larria dela onen eta txarren talde moduan plateatzea. Aurretik ere esan dudan moduan, pribilegioen ustea azaleratzen baitu, elitearena eta euskara bazterketa faktore moduan. Hau nazionalismo espainolaren tesia eta estrategia ere bada.
Eta uste dut kasu batek bakarrik ez digula balio. Probabilitate kontua da erabat, eta nik aukera posibleen irekiera moduan ikusten dut.
Logikak esaten dit aukera gehiago daudela inguruan babesa dagoenean.
@mikelgs @Alex @GariGaraialde @NEScaloni azkenik: ez dut uste herri erdaldunetan oraingoz behintzat gela oso bat ama hizkuntza euskara dutenez betetzeko gai garenik.
Hitz egiten ari naizena, gutxiengo dagoen talde bat zatitu eta oraindik gutxiagotzeko estrategia hau amaitzeaz da. 20ko gela batean 7 euskal hiztun elkartzeko aukera dagoen lekuan, hauek banatzeaz.
Nahiko nuke 2 lerroko maila bateko gelaren batean %51ren ama hizkuntza euskaraz duen kasua edukiko bagenu. Gaur gaurkoz ia utopia da.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Ez dakit Irun hiri euskalduntzat edo erdalduntzat duzun, baina Irunen 22 laguneko gela bat osatu zuten ama hizkuntza euskara zutenekin (Haurrari lehen elehenengotik euskaraz egin, baina gurasoek haien artean gazteleraz egiten zutenak ere kontatuz).
Niri 50-50 daudenean (edo 60-40), banatzea kontraeraginkorra iruditzen zait (euskararentzako), baina 93-7 balira, noski, haien hizkuntz komunitatea babestea beharrezkotzat dut
@GariGaraialde @mikelgs @Alex @NEScaloni nik jaso dudanetik erdalduna da, baina agian nahastuta nago, zuek esan. Nik jakin nahi nukeena da ea Irunen berdin jarraitzen duten ala, orain ama hizkuntza euskara duten horiek (zuk diozun irizpideekin) gela ezberdinetan banatzen dituzten.
Eta aldaketa egin badute, ea emaitza hobeak dituzten. Ea zuk diozun moduan bi geletako ikasle guztiak hartuta euskalduntzean aldaketa nabari den. Ea ama hizkuntza euskara zutenetatik zenbatek egiten duten aurrera.
@urtzai @mikelgs @Alex @NEScaloni Iruditeriak ez nau kezkatzen.