@loko_bortx gaur egun ez dut gehiegi begiratzen kameren merkatua. Azken erosketak ia-ia begiak itxita egin dut (Nikon Dtik, Niko Zrako jauzia).
Nikon alde batera utzita, oso Ni Fujizalea naiz, baina fetitxismoa izan daiteke. Maila oso ezberdinetako Sonyak dituen jendea ezagutzen dut, eta gehienak oso gustura dabiltza...
Esango nuke, lehen erabakia kompakta, evil edo objektibo aldakorrekoa nahi duzun erabakitzea dela, erabilerari begiratuz, diruari baino gehiago, eta gero marka/modeloa aukeratu
@GariGaraialde ta fuji markan? gomendatuko zenuke modeloren bat? berdin zait modelo zaharra bada, bigarren eskukoak begiratu ditut ziurrenik.
@loko_bortx Ni X100ekin maiteminduta nago. 2011an atera zen lehen modeloa dut, eta azkena X100VI gustura hartuko nuke, baina oso espezifikoa da (35 mm fijo bat du). XT-ak ondo daude, baina objektibo aldagarriak dituzte, eta ez dakit nola dabilen, baina X30 edo antzekoak, konpakta txukunak dira.
Soniren aukera askoz zabalagoa da. Konpakta oso onak dituzte eta gero A7 edo holakoetara joaterik baduzu.
@GariGaraialde
ikusten dut lehen modelos nahiko merke...
milesker laguntzagatik!!
@loko_bortx presiorik gabe, baina ni Nikon 750D, D3 eta D4 saltzekotan nago, eta objektiboak ere 24-70mm f2,8, 70-200mm f2,8, 35mm f2 eta 80 mm f2 saltzekotan naiz (ekipo guzia aldatu dut Zra). Seguruenik Fuji X100 ere saldu eta azken modeloa erosiko dut.
Interesik baduzu zer edo zertan, abisatu.
@GariGaraialde
Nikon-a fijo ezetz, uste dut zerbait txikiagoa erosi nahi dudala.
Fujia, pentsatuko nuke, baina momentuz aurresten hasiko naiz.
Ala ere, saltzeko momentuan abisatu ta esango dizut interesatzen zaidan.
Milesker!!
@loko_bortx ez horregatik
@loko_bortx esan dut konpakta, evil edo objektibo aldakorrekoa erabakitzerakoan ez begiratzeko duruari, baina A7 bat (edo objektiboa aldakorrak dituen besteren bat) aukrratzekotan, objektibo txukunak erosteko izan dadila, bestela kalitatean asko galduko duzu.
Nik Nikon, Sony eta Fuji aipatu ditut, baina beste marka asko daude kalitate ona ematen omen dutenak, baina ez ditut probatu.
Ricoh GR oso ona omen da.
Ez naiz deus argitzen ari, baina...