Askok dakizuen moduan, argazki kamera lapurtu zidaten orain dela gutxi.
Ba pentsatu dut aurrezten hastea beste bat erosteko, baina ez daukat argi zenbat diru lortu, ze kamera...
Laguntzarik aukerarekin??
Alde batetik, kamera konpaktu on bat gustatuko litzaidake, bidaietan errezago eramateko. Bestetik, Sony A7-ak guztatzen zaizkit baina igual gehiegi... ta a6000-ak asko begiratu nituen orain dela denboratxo bat, hauek gainera merkeagoak eta txikiak ere bai... Ta Fuji batzuk ikusi nituen bere momentuan, baina ez dakit estetika bakarrik erakarri zidan...
Ta, bestalde, printzipioz ez dut bideorako nahi, baina bai nahiago dut bideo dezentea grabatzen badu, baina aukera on bat aurkitzen badut bideo ez ain dezentearekin, pentsatu dezaket...
@loko_bortx esan dut konpakta, evil edo objektibo aldakorrekoa erabakitzerakoan ez begiratzeko duruari, baina A7 bat (edo objektiboa aldakorrak dituen besteren bat) aukrratzekotan, objektibo txukunak erosteko izan dadila, bestela kalitatean asko galduko duzu.
Nik Nikon, Sony eta Fuji aipatu ditut, baina beste marka asko daude kalitate ona ematen omen dutenak, baina ez ditut probatu.
Ricoh GR oso ona omen da.
Ez naiz deus argitzen ari, baina...
@loko_bortx Ni X100ekin maiteminduta nago. 2011an atera zen lehen modeloa dut, eta azkena X100VI gustura hartuko nuke, baina oso espezifikoa da (35 mm fijo bat du). XT-ak ondo daude, baina objektibo aldagarriak dituzte, eta ez dakit nola dabilen, baina X30 edo antzekoak, konpakta txukunak dira.
Soniren aukera askoz zabalagoa da. Konpakta oso onak dituzte eta gero A7 edo holakoetara joaterik baduzu.
@GariGaraialde
ikusten dut lehen modelos nahiko merke...
milesker laguntzagatik!!
@loko_bortx presiorik gabe, baina ni Nikon 750D, D3 eta D4 saltzekotan nago, eta objektiboak ere 24-70mm f2,8, 70-200mm f2,8, 35mm f2 eta 80 mm f2 saltzekotan naiz (ekipo guzia aldatu dut Zra). Seguruenik Fuji X100 ere saldu eta azken modeloa erosiko dut.
Interesik baduzu zer edo zertan, abisatu.
@GariGaraialde
Nikon-a fijo ezetz, uste dut zerbait txikiagoa erosi nahi dudala.
Fujia, pentsatuko nuke, baina momentuz aurresten hasiko naiz.
Ala ere, saltzeko momentuan abisatu ta esango dizut interesatzen zaidan.
Milesker!!
@loko_bortx ez horregatik
@GariGaraialde ta fuji markan? gomendatuko zenuke modeloren bat? berdin zait modelo zaharra bada, bigarren eskukoak begiratu ditut ziurrenik.