Albiste horretatik ulertu ez nuen beste datu bat:
"Samsung batek 1.000€ balio ditu, eta AEBk Txinari ezarritako aranzelen ondorioz 2.000€ baliotzera iritsi daiteke" (EAEtik, EAEkontzako emandako berria)
Nolatan handitzen garestitzen da Txinan ekoitzi eta Europara inportatzen den Koreako enpresa bateko aparailu bat?
Arantzelak ez al dira AEBk inportatutako produktuetan ezartzen?
@elizabetaibar Litio prozesatua Txinatik AEBra joaten bada bateria Nevadan egiteko, orduan bai eragingo dio, baina ez 1000€ko telefono bat 2000€ra igotzeko adina, baina bateria Txinan egiten bada, orduan ez. Beti egongo daiteke piezaren bat kanpotik AEBra eraman eta bueltan Txinara itzuliko dena (arantzel bikoitza beraz), baina telefonoaren prezioa bikoizteko?
Eta apustu, lehen egiten ez zuten fabrikatzaileek bateriak CATLen egiteko bidea zabalduko dutela.
@GariGaraialde kazetaritzak, batzutan, hanka sartze ederrak egiten ditu, kontrastatu gabekoak. Futurologo lanak utzi beharko lituzkete edo haiek egiten duten bezala etorkizun lausoagoa irudikatu: prezioa dexente igoko da.
@elizabetaibar Apustu egingo nuke prezioa igotzen bada, arantzelen inguruan sortutako zarata baliatuta, bitartekari batzuk beraien patrika betetzeko izango dela, benetako kostuaren igoerarengatik baino.
Olioarekin ikusi dugu duela gutxi
@elizabetaibar Notiziaren lehen zatian, igoera hori AEBko korrespontsalak hango merkatuari begira azaltzen du, eta horrek badu logika, baina bigarren zatian EAEko kazetari batek, hemengo denda batetik igoera bera azaltzen du, eta horrek ez du ez hanka eta ez buru.