ETB1, Gaur Egun: "Samsung edo iPhone batek 1.000€ inguru balio ditu"
120 € pagatu nuen Samsung batean ari naiz toot hau idazten.

Albiste horretatik ulertu ez nuen beste datu bat:
"Samsung batek 1.000€ balio ditu, eta AEBk Txinari ezarritako aranzelen ondorioz 2.000€ baliotzera iritsi daiteke" (EAEtik, EAEkontzako emandako berria)

Nolatan handitzen garestitzen da Txinan ekoitzi eta Europara inportatzen den Koreako enpresa bateko aparailu bat?
Arantzelak ez al dira AEBk inportatutako produktuetan ezartzen?

@GariGaraialde materialak ze bidaia egiten den eta bateria non egiten den ikusi beharko litzateke: bi fabrika daude Panasonic (Nevadan egiten omen dira eta CATL, Txinan). Litio prozesatua Txinatik (beste herrialdetan ez omen dute prozesatzen) AEB joaten bada bateria Nevadan egiteko edo zeinek daki! Material World, Ed Conway liburutik ateratako informazioa.

@elizabetaibar Litio prozesatua Txinatik AEBra joaten bada bateria Nevadan egiteko, orduan bai eragingo dio, baina ez 1000€ko telefono bat 2000€ra igotzeko adina, baina bateria Txinan egiten bada, orduan ez. Beti egongo daiteke piezaren bat kanpotik AEBra eraman eta bueltan Txinara itzuliko dena (arantzel bikoitza beraz), baina telefonoaren prezioa bikoizteko?
Eta apustu, lehen egiten ez zuten fabrikatzaileek bateriak CATLen egiteko bidea zabalduko dutela.

Jarraitu

@elizabetaibar Notiziaren lehen zatian, igoera hori AEBko korrespontsalak hango merkatuari begira azaltzen du, eta horrek badu logika, baina bigarren zatian EAEko kazetari batek, hemengo denda batetik igoera bera azaltzen du, eta horrek ez du ez hanka eta ez buru.

@GariGaraialde kazetaritzak, batzutan, hanka sartze ederrak egiten ditu, kontrastatu gabekoak. Futurologo lanak utzi beharko lituzkete edo haiek egiten duten bezala etorkizun lausoagoa irudikatu: prezioa dexente igoko da.

@elizabetaibar Apustu egingo nuke prezioa igotzen bada, arantzelen inguruan sortutako zarata baliatuta, bitartekari batzuk beraien patrika betetzeko izango dela, benetako kostuaren igoerarengatik baino.
Olioarekin ikusi dugu duela gutxi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea