Haurreskoletan akordioa sinatu zuen LABek (%55 lortu zuen azken hauteskundeetan, antza) eta jendea despistatuta geratu zen. Espero baino azkarrago edo sinatutakoa nahikoa zen edo ez jakin ezinik.

Umea haurreskolan daukagu, hezitzaileak LABekoak direla uste dut (ez dakit afiliatuak edo zaleak bakarrik, kontra behintzat ez dute hitz egiten).

Langileoi greba egiteko eskatzen/proposatzen zaigu eta egiten dugu, baina ez gara asko enteratzen. (Autokritika da noski, ni barne)

1/2

2/2
ELA aribden bezala irakasleen akordioaz LAB eta STEILASi egozten, errazegi sinatzearena...

Orain STEILASek atera du LABek errazegi sinatu zuela haurreskolena, duela hilabete pare bat (irudiak atxikita).

Bitxia da, LAB iruditu zait gogorrena kalean, piketeak antolatzeko boluntarioekin eta abar... baina gero bi aldiz entzun dut errazegi sinatzen duela.

#HezkuntzaGrebara
#ikastenikasten

@mikelgs Ezker abertzalekoa da ta horrek fama oso ona emateio iruditegi kolektiboan. Bñ ezker abertzalea ez da garai batean zana, gaur egun parlamentarioa da, ta sindikatua, horia igual

@porru @mikelgs sindikatuen asuntua beti da horrelakoa, konplikatu xamarra. Bakoitzak berea salduko du lorpen gisa ala porrot gisa (aukera galdua gisa).
Batzuetan batek sinatuko du eta besteak ez, eta beste batzuetan alderantziz.
Batzuetan ELA da sinatzen duena eta LABek ez, eta beste batzuetan LABek sinatu eta ELAk ez. Ez da ezer berri.

Jarraitu

@Biozale1 @porru @mikelgs arrazoi osoa.
Guzti hori ulertzen saistzeko, ezin da (batez ere) ELA eta LABen arteko gatazka alde batera utzi.
Batzutan badirudi garrantzi gehiago ematen diotela besteari 'irabaztea'...

@GariGaraialde @Biozale1 @porru gatazkaren muina zein da/dira?

Aurreko haserre eta egoak aparte, noski. Zein dira desberdintasunak "metodo", helburu, edo halakoetan?

@mikelgs
ELAk LABi leporatzen dio EHBrekiko menpekotasuna eta gehiegizko obedientzia. LABek ELAri sindikalismo ez-integrala eramatea, koherentzia falta izatea (alegia LABi leporatzen dizkion zenbait gauza ELAk berak ere egitea) eta sindikalismo hutsean geratzea.
Hori da nik irakurri edo entzun dizkiedan akusazioak behintzat.

@GariGaraialde @porru

@mikelgs baina sindikatuen arteko mobidak mobida, hemen inportanteena afiliatuta egotea da eta langileok botere sindikala izatea. Nik modu positiboan ikustea nahiago dut, alegia EHk zorte handia du LAB eta ELA bezalako bi sindikatu abertzale, ezkertiar eta potenteak dituelako. Nahiago dut horrela ikustea. Bakotza afiliatu dadila gehien gustatzen zaionera, baina afiliatu dadila!
@GariGaraialde @porru

@Biozale1 @GariGaraialde @porru bai bai, ni afiliatuta nago. Aste honetan lankide zaharrago batek harritu nau, greba egin ohi du eta piketeak ere bai, baina ez dagoela inon afiliatuta esan dit 🤯

ELA / LAB gehiago jakin nahi nuke. Ez dakit posible den, norbaitek esatea ahal badu

@mikelgs greba egin daiteke eta piketeak ere bai afiliatuta egon gabe. Nik afiliatu aurretik hori egiten nuen. Baina onena da afiliatuta egotea, botere sindikala eta langile botere kolektiboa indartzeaz gain babestuagoa ere bazaudelako norbanako bezala. @GariGaraialde @porru

@mikelgs nik ELA/LAB en inguruan ezin gehiago esan. Nire iritziz biak sindikatu onak dira, sindikalismoaren esparru politiko bera dute: abertzaleak, ezkertiarrak, euskaltzaleak, independentistak, ekosozialistak, feministak...baina tradizio sindikal ezberdinetatik datozenez eta siglek zein urteek indarra dutenez ba 2 sindikatu dira eta ez 1. Ondo ikusten dut.
Eta akusazioen aldetik, ba seguraxki biek daukate arrazoiaren parte bat.
@GariGaraialde @porru

@Biozale1 @mikelgs @GariGaraialde

Barkatu sartzea, baina ari zarete alde batean LAB jartzen eta bertzean ELA, eta nire ustez ez da zuzena (auzi honi dagokionez).

EAEko irakaskuntza publikoko akordio hau ELA ez bertze sindikatu guziek sinatu dute!!

ELA super gutxiengoan dago afera honetan.

@aazpilikueta bai, hori egia da. ELA eta LAB bi horiek bakarrik aipatu ditut nik bien arteko gatazkaren arrazoiak edo zergatia galdetu delako.
@mikelgs @GariGaraialde

@Biozale1 @mikelgs @GariGaraialde

Bueno, hitz egin daiteke LAB eta ELAren arteko gatazkaz, nahi izanez gero. Baina, kasu honetan, gatazka da ELA vs. gainontzeko guziak.

Eta bertze kontu bat, LAB eta ELAren arteko harremana ez da duela urte batekoa bezalakoa. Orain, adibidez, gutxieneko soldataren inguruko ekimen handi bat ari dira elkarrekin lantzen (bertze batzuekin batera).

@aazpilikueta @Biozale1 @mikelgs beste batzuetan LAB vs beste guztiak izaten da. Eta bakoitzak bere arrazoiak izango ditu alde edo kontra egoteko, ulergarria da (2 erakunde dira); baina azalpenak ez ote diren, batzuetan, elkarren arteko gatazka horren sentsazioa indartzen dutenak

@GariGaraialde bai hori horrela da. Siglak defendatu behar dira lehia sindikala badagoelako. Batzuetan batek ezetza eta beste batzuetan bestea. Niri langile eta afiliatu bezala erakundeen arteko gatazkatxoak berdin zaizkit. Biek egiten dute lan txukuna egunerokotasunean.
Esparru politiko bera dute (abertzaletasun ezkertiarra) eta 2 sigla ezberdin dira, horrek esplikatzen du euren arteko gatazka nire ustez. Aber nork ordezkatzen duen hobeto esparru politiko hori.
@aazpilikueta @mikelgs

@GariGaraialde baina egia ere gauza inportanteenetan batera doazela, EHren burujabetza eta justizia sozialaren aldeko borrokan, euskal gutxieneko soldata propioan, lan marko propioan, euskararen eta Euskal Herriaren defentsan, trantsizio ekosozialean...eta abar. Hala izan bedi! @aazpilikueta @mikelgs

@Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

Tira, bi sindikatuok ez gaude zehazki esparru politiko berdinean, e! 😃

Ezinezkoa da, adibidez, Andoni Ortuzar LABen afiliatuta egotea.

@aazpilikueta @Biozale1 @mikelgs horrek eztabaida askoz zabalagia merezi du.
Ortuzarrek ez du deus pintatzen gaurkk ELAn. Bere harremana historikoa da, baina 80. hamarkadako sindikatuarekin.

@GariGaraialde @Biozale1 @mikelgs

Ortuzar (eta ELAn oraindik afiliatuta dauden bertze jeltzaleak) afiliatuak baino ez dira ELAn. Ez dut iradoki nahi izan ELA eta EAJ egun esparru politiko berean kokatzen direnik.

Baina, estatistikagatik bakarrik, argi dago EAJ bozkatzen dutenek sindikaturen bat erreferentziatzat baldin badute, hori ELA dela eta ez LAB.

@aazpilikueta @GariGaraialde @Biozale1 @mikelgs
Hau bi sindikatuen arteko beste desberdintasun bat da. ELAn denetariko jendea dago afiliatua, eta denak dira ongi etorriak. Esan daiteke ELAren afiliazioa euskal gizartearen isla bat dela. Eta horrek izugarrizko balioa du. Primeran iruditzen zait Ortuzarrek grebak finantzatzea.

@aazpilikueta ya ez dago jajajajaja, egon zela bai. PNVko sindikatua izan dela hamarkadetan zehar dudarik ez, baina hori atzean geratu da. Bi sindikatuen afiliazioaren 90% berdin bozkatzen dute hauteskundeetan, EHBk 300.000+ boto ditu, LABek 50.000 afiliatu. Argi dago gainontzeko botoak ELAren afiliaziotik ere ateratzen duela 😉.
Ta ni LABeko afiliatua naiz eh, baina bien kongresuak irakurriz esparru politiko bera ordezkatzen dutela argi dago
@GariGaraialde @mikelgs

@aazpilikueta baina esparru politiko bera ordezkatzeak ez du esan nahi sigla berak ordezkatzea, horra hor gakoa.
@GariGaraialde @mikelgs

@Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

Unai Rementeriak publikoki erran zuen ELAtik desafiliatu zela. Ortuzarrek publikoki erran zuen ez zela desafiliatuko. Gero egin baldin bazuen, ez du publikoki aitortu, ez?

Eta esparru politikoarena... Ba ELAren oraingo kongresuko ponentzia irakurri beharko dut, baina arraroa egiten zait ELAk bere burua sozialistatzat jotzea. Baina hamaika ikustekoak jaioak garenez, batek daki!

@aazpilikueta esparru politiko bera diodanean bi sindikatuen afiliazioaren gehiengo handia EHBren bueltakoa dela , eta bi erakundeak ezkertiarrak eta abertzeak direla esan nahi dut. Baina egia da eta arrazoia ematen dizut 2 sigla ezberdin izateko zertxobait ezberdin behintzat izan behar direla. Bien nazioarteko sindikalgintza afiliazioa ezberdina da eta horrek ideologia ildoak markatzen ditu. @GariGaraialde @mikelgs

@Biozale1 @aazpilikueta @GariGaraialde @mikelgs Eskerrik asko zuen elkarrizketagatik! Asko ikasten nabil gai honi buruz! Aurten hasi naiz irakaslego zerrendatan, ordezkapenak egiten, eta interes handiarekin jarraitzen ditut zuek esandakoak!

@izarobasurko @Biozale1 @mikelgs @GariGaraialde @aazpilikueta Nik ere izugarri eskeryzen dizuet solasa. Lagun min nahikotxo ditut irakasle eta 'kanpotik' bizi izan dut borroka zehatz hau, baina ostegunean batzarra izan genuen lantokian eta aje emozionalarekin geratu garenez lankideotako asko, tentazioa dut sartzeko (egun EHn dugun sindikalismoari buruz idazteko), baina baita bezerokeriarik gabeko sindikalismoan zabiltzaten batzuk mintzeko beldurra ere... ez dakit animatu ala ez...

@aazpilikueta ba ni nator hona soilik esatera ELAk hau 1976 urtean idatzi zuela, hauek izan direla ELAren printzipioak 2025 urtera arte. Aurten berrituko dira printzipio hauek. Ez nuen espero 2025ean ELA=PNV komodina erabiliko zenik hemen. @Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

@txapisotegi @Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

Aizu, ez egin tranparik. Nik ez dut erran ELA = EAJ dela.

Nik erran dut buruzagi jeltzaleak atzo arte ELAn afiliatuta zeudela (eta batzuek hor segitzen dutela).

@aazpilikueta komodin ELA = PNV da. Kasu okerragoak badaude. PPko zinegotzi izan eta ELAko afiliatu izandakoak daude. Baina beno, komodin hori beste baterako. Ondoloin!
@Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

@aazpilikueta ederki, baina nik ez dut esan hori uste duzunik. Eta ELAk bere burua sozialistatzat duen edo ez erabakitzeko ez dago ponentzia osoa irakurri beharrik. Hemen duzu 1976ko printzipioen 2025eko eguneraketa ela.eus/eu/kongresua/albisteak @Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

@txapisotegi @aazpilikueta @Biozale1 @GariGaraialde ESKERRIK ASKO denoi, elkarrizketa honengatik. Behar nuen (ez nago beste sare sozial batzuetan)

@mikelgs joe, ba ni ez naiz bereziki pozik sentitzen, ze gustura sartuko nintzateke elkarrizketa honetan eta sortu diren adarretan nire iritzia ematen, baina ez dut denborarik hainbesterako. Patxada gehixeago eskatzen didan gaia da eta idatziz kostatu egiten zait. Garagardo baten bueltan askoz hobe! Eskerrik asko zuri sindikalismoari txoko bat egiteagatik hemen. @aazpilikueta @Biozale1 @GariGaraialde

@aazpilikueta Entzun dudanagatik, ELA Mugimendu Sozialistatik gertu kokatzen da egun. Ez dakit ez ote duten mugimendua finantzatzen ere. @Biozale1 @GariGaraialde @mikelgs

@Txillar nik uste dut hori ez dela egia. Ya gustatuko litzaioke MSri ELA sindikatu propio hartzea. ELAk sindikatu independentistatzat du bere burua, ikurriñak ateratzen ditu eta aberri egunak ospatzen ditu. MS-ri ikurriñek azkura ematen diete eta ez dira abertzaleak.
Eta egia izatekotan biak oso galduta egongo lirateke, haizea nondik datorren jakin gabe.
@aazpilikueta @GariGaraialde @mikelgs

@Biozale1 @Txillar @aazpilikueta @GariGaraialde bistan da ez naizela enteratzen gauzak nola diren, baina gaur arratsaldean Miren Zubizarretaren bideoa ikusi dudanean, iruditu zait landutako bideoa zela. Propaganda itxura emateko lotsarik ez duen bideoa. Eta GKSrekin gogoratu naiz.

@mikelgs gauza bat da zure siglen propaganda egitea eta zure erabakien arraoiak azaltzea eta beste gauza bat da hori MSrekin lotzea. Denok saltzen dute beren erabakia erabakirik onena balitz bezala.
Baina MS eta ELA ez dira gauza bera. Ez naiz ELA-koa baina begiak eta belarriak ditut. ELAk, LAB-ek bezala EHren burujabetza eta independentzia aldarrikatzen ditu, ikurriñak eramaten ditu eta abertzalea da, LAB bezala.
MS (GKS) ez da hori. @Txillar @aazpilikueta @GariGaraialde

@Biozale1 Badirudi nik emandako datua hemendik aterea-edo dela: diariovasco.com/politica/alber
Oker nenbilen, agian. Niri LABeko batek eman zidan datua, baina ez dirudi lotura zuzenik dagoenik. @mikelgs @aazpilikueta @GariGaraialde

@Txillar Vocentokoak oso pozik egongo lirateke MSk 100.000 afiliatu izango balitu (ELAk dauzkana), baina amesten segitu beharko dute 🤣. Batzutan ematen du EH Bildu kritikatzeak eta noizbait egurra ematea MSren filatan kokatzen zaituela, edo hori aditzera ematen dute Vocentoko txontxongiloek @mikelgs @aazpilikueta @GariGaraialde

@aazpilikueta @Biozale1 @mikelgs nik ELA eta LABen artekk borroka ez dug kasu honetara ugatzen, bortoka sindikala bere osatasunean ulertzeko klabe bezala jarri dut. Eta badakit ez dela ELA eta LABen arteko borroka bakarrik, baina batzuetan 2 horiek hegemonia lortzeko borroka gehiagi szaleratzen denaren irudipena fudala esan dut. Eta ELAren alde luze-zabal hitz egin dezaket, eta LABen alde beste hainbeste

@mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru Beste zerbaiten bila nenbilela zein elkarrizketa interesgarria topatu dudan hemen! 😀
Ez dut ezer berririk esango baina nire ustez oinarrian bi desberdintasun daude:
1. ELA sindikatu autonomoa da, eta herri honetako herri-mugimendu eta sindikalismo autonomoaren espazioa zaintzen du; LAB ezker abertzalearen sindikatua da, eta bere familia politikoaren espazioa zaintzen du.

@mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
2. Negoziazio Kolektiboan: ELAk erresistentzia kutxa du, eta lan-baldintzak hobetzeko langileen antolakuntza kolektiboa eta greba erabiltzen ditu; LABek urte luzeetan ez du erresistentzia kutxarik izan (orain borroka kutxa bat du) eta greba baino beste mobilizazio eredu batzuk lehenesten ditu, famili politikoko kide izateak ematen dizkion aukerekin.

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru

kaixo Unai!
Uruguain egon berri eta, irakurri zaituanean, sindikalismoa eta ezker politiko instituzionalen inguruan diotena etorri zait burura: bultzatuz sostengatu eta autonomia, baina utzikeriarik ez. Nik uste aipatzen dituzun desberdintasunak baduela (denak bezala noski) oso partziala den ikuskera. Nik pare bat kontu azkar:

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
1) iradokitzea ELAn denetariko jendea dagoela eta LABen ez... datu bat nik ere hemen: azken bi hamarkadetan afiliazio tasa ia bikoiztu du LABek, (31.000-50.000) eta ELAk jarraitzen du 100.000 bueltan. Ez da oso sinesgarria uste izatea LABen hazkundea leku beretik denik bakarrik, ezta? (noiz eta ELAk ezker abertzaleko oinarrizko printzipioak bere egin dituenean denbora guzti honetan: konfrontazioa, independentismoa...)

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru

2) ez dakit zer nolako familiak ezagutzen dituzun, baina nire inguruan aniztasuna da nagusi, baita oinarrizko kontuen ulerkeran. ELAk idazten duena sinetsi behar den bezala sinetsi beharko litzateke kongresuz kongesu gure ponentzietan jasotzen dugun autonomia eta langile klasearen interesak lehenestearen hautua, edo?
.

@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru

3) nik esango nuke ezberdintasun nagusia, ekintza sindikala eta abarrez gain (sakonak), Uruguayko aipamenean esaten nizun horretan datzala: ELAk dio ezker politiko insituzionala behar dela aldaketak eragiteko. Kontua da, bultzatuz sostengatzeko prest egotea edo gainontzekoei kontuak ateratzea da estrategia egokiena? Denak zilegi, baina bakoitzarenak baditu bere ondorioak.

Marra gorriez eta sinaduren ingurukoez, agian beste noizbait. Zaindu!

@end1ka neure aurreko enpresan de etxo, izandako 2 lankide marokoar eta madrildar euskalherritartuak LABen afiliatuta zeuden eta ez dira inoiz izan "ezker abertzalearen famikiakoak". Ezkertiarrak bai eta EHren independentziaren edo burujabetzaten eta nortasunaren aldekoak bai, baina ez dute inoiz ezker abertzalearekin loturarik izan @uonederra @mikelgs @GariGaraialde @porru

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea