Haurreskoletan akordioa sinatu zuen LABek (%55 lortu zuen azken hauteskundeetan, antza) eta jendea despistatuta geratu zen. Espero baino azkarrago edo sinatutakoa nahikoa zen edo ez jakin ezinik.
Umea haurreskolan daukagu, hezitzaileak LABekoak direla uste dut (ez dakit afiliatuak edo zaleak bakarrik, kontra behintzat ez dute hitz egiten).
Langileoi greba egiteko eskatzen/proposatzen zaigu eta egiten dugu, baina ez gara asko enteratzen. (Autokritika da noski, ni barne)
1/2
2/2
ELA aribden bezala irakasleen akordioaz LAB eta STEILASi egozten, errazegi sinatzearena...
Orain STEILASek atera du LABek errazegi sinatu zuela haurreskolena, duela hilabete pare bat (irudiak atxikita).
Bitxia da, LAB iruditu zait gogorrena kalean, piketeak antolatzeko boluntarioekin eta abar... baina gero bi aldiz entzun dut errazegi sinatzen duela.
@mikelgs Ezker abertzalekoa da ta horrek fama oso ona emateio iruditegi kolektiboan. Bñ ezker abertzalea ez da garai batean zana, gaur egun parlamentarioa da, ta sindikatua, horia igual
@porru @mikelgs sindikatuen asuntua beti da horrelakoa, konplikatu xamarra. Bakoitzak berea salduko du lorpen gisa ala porrot gisa (aukera galdua gisa).
Batzuetan batek sinatuko du eta besteak ez, eta beste batzuetan alderantziz.
Batzuetan ELA da sinatzen duena eta LABek ez, eta beste batzuetan LABek sinatu eta ELAk ez. Ez da ezer berri.
@GariGaraialde @Biozale1 @porru gatazkaren muina zein da/dira?
Aurreko haserre eta egoak aparte, noski. Zein dira desberdintasunak "metodo", helburu, edo halakoetan?
@mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru Beste zerbaiten bila nenbilela zein elkarrizketa interesgarria topatu dudan hemen! 😀
Ez dut ezer berririk esango baina nire ustez oinarrian bi desberdintasun daude:
1. ELA sindikatu autonomoa da, eta herri honetako herri-mugimendu eta sindikalismo autonomoaren espazioa zaintzen du; LAB ezker abertzalearen sindikatua da, eta bere familia politikoaren espazioa zaintzen du.
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
kaixo Unai!
Uruguain egon berri eta, irakurri zaituanean, sindikalismoa eta ezker politiko instituzionalen inguruan diotena etorri zait burura: bultzatuz sostengatu eta autonomia, baina utzikeriarik ez. Nik uste aipatzen dituzun desberdintasunak baduela (denak bezala noski) oso partziala den ikuskera. Nik pare bat kontu azkar:
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
1) iradokitzea ELAn denetariko jendea dagoela eta LABen ez... datu bat nik ere hemen: azken bi hamarkadetan afiliazio tasa ia bikoiztu du LABek, (31.000-50.000) eta ELAk jarraitzen du 100.000 bueltan. Ez da oso sinesgarria uste izatea LABen hazkundea leku beretik denik bakarrik, ezta? (noiz eta ELAk ezker abertzaleko oinarrizko printzipioak bere egin dituenean denbora guzti honetan: konfrontazioa, independentismoa...)
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
2) ez dakit zer nolako familiak ezagutzen dituzun, baina nire inguruan aniztasuna da nagusi, baita oinarrizko kontuen ulerkeran. ELAk idazten duena sinetsi behar den bezala sinetsi beharko litzateke kongresuz kongesu gure ponentzietan jasotzen dugun autonomia eta langile klasearen interesak lehenestearen hautua, edo?
.
@uonederra @mikelgs @GariGaraialde @Biozale1 @porru
3) nik esango nuke ezberdintasun nagusia, ekintza sindikala eta abarrez gain (sakonak), Uruguayko aipamenean esaten nizun horretan datzala: ELAk dio ezker politiko insituzionala behar dela aldaketak eragiteko. Kontua da, bultzatuz sostengatzeko prest egotea edo gainontzekoei kontuak ateratzea da estrategia egokiena? Denak zilegi, baina bakoitzarenak baditu bere ondorioak.
Marra gorriez eta sinaduren ingurukoez, agian beste noizbait. Zaindu!
@GariGaraialde @end1ka @mikelgs @Biozale1 @porru Askotan pentsatzen dut hori. Jendea kokoteraino egongo da gure xextretaz, asko eta asko ez baita ELArena edo LABena, LABELArena baizik. Eta jendeak nahikoa gauza ditu bizitzan gure arteko desadostasunak ulertzen saiatzen ibiltzeko.