Erakutsi berriagoak

@maikeus aspaldian ez dut zerura begiratzen, baina Hartx Txikia eta Orion daude hor, ez?
Urano... ideiarik ez.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Kilometro pila bat egin dugu elkarrekin, baina hau amaitu da.

Topatu dut ordezkatuko zaituzten parea.

@theklan @euwikipedia Aitonak, artikuluak nolakoak beharko luketen jakiteko, bilobari galdetu izan dio.

Horregatik, sarietan irabazitako liburu guztiak Haitzentzako izan dira.

@theklan Bidebatez, uste dut ez dizudala sekula esan... Haitz txikia zenean, ordenagailuan ibiltzeko tartea mugatua zuenean, denbora luzatzeko eskatzen zigun, @euwikipedia irakurtzen ari zelako.
Denbora pila bat pasatzen zuen eta pasatzen du, gai bat hartu eta artikuluko esteka artean nabigatzen.

@theklan lehen zegoena Haitzek irakurria zuela ziurtatzen dizut.
Gaur egun interesatuago dago historiako beste aro eta geografia batzuetan, baina xirikatuko dut.

@okerreko @hedoi_etxarte Ni zerrendako 12 herri horietako batean bizi naiz, eta seguruenik, askok, 12 herri politenen zerrendan sartuko luketen batetik nator... Bi apunte: bat, Irun ez da askok uste bezain zatarra (eta ez naiz obrerismotik ari), bi, Hondarribian baina askoz gusturago nago, eta hau bai, hau klase ikuspegitik diot.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Ez gaitezen engaina, etxebizitza ez da eskubidea, produktu bat da, haren produkzioa, soilik, operazioaren “bideragarritasun” ekonomikoak justifikatzen baitu.

naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/e

Gari Garaialde (r)en bultzada

Galdera bakarra gehituko nuke: zenbat diru irabazi dute erakunde publikoek Shen Yun ikuskizuna Euskalduna eta Kursaalen eman eta hau komunikabide publikoetan iragartzeagatik? berria.eus/paperekoa/1891/018/

Gari Garaialde (r)en bultzada

Zer nahi duzue esatea, .ren lanari egin dioten errebisioa diskatzarra iruditzen zait.

Egia da Jon Gurrutxagaren kantaeraren fana naizela, baina ez da hori bakarrik.

@irure Egia da Googlez gain, euskarazko emaitza gehien eman dizkidana dela (alternatiba guztietatik, pertsona izen bat galdetu eta lehen emaitza euskarazko wikipediatik ateratako laburpena eman didan bakarra, baina ez bilaketa guztietan)
Uste dut Google, Brave eta Mojeek hirukotearekin geratuko naizela.

@arasanse Hala da, baina batez ere 'lanerako' ez den kamera delako deitzen diot horrela.

Lehen asko disfrutatzen nuen, baina aspaldian egiten ez nuen ohitura bat berreskuratzen saiatuko naiz.

Kalera 'igandetako' kamerarekin aterako naiz. Jolasteko beharra dut.

@ekaitz_zarraga @igebara @txerren @arasanse @elhuyar en Elebila izan zen, baina orain ez dakit ba ote dagoen.
Bilatzaile bat sortu baino, ez al litzateke errazagoa (ezjakintasunetik diot), badagoen bati euskara erakustea?
Ez dakit kode irekian dauden...

@irure ez, baina suposatzen dut, beste alternatiba guztiak bezala, ingelesez (edo gehienez gazteleraz) egingo dituela bilaketak, beraz, nire bilaketen portzentai handi batentzako ez dit balio.

@matxain lasai, hori ere pasatzen da (zoritxarrez).
Urteak daramatzat apuntatuta ete berdin-berdin deitzen dute.
Gehiago, deitzaileak zerrendan ote nagoen eztabaidatu izan dit.

Gari Garaialde (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea