Erakutsi berriagoak
Gari Garaialde (r)en bultzada

M1

Gaur, lanaren gaineko burujabetza aldarrikatu nahi dugu: soldatapeko lanaren baldintzak hobetzen saiatzetik lan-harremana iraultzera jo behar dugu.

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidez logika produktibistetatik gure beharrak asetzera bideratutako lan esparrua sustatuz.


Gari Garaialde (r)en bultzada

Badakizu zer den energia-komunitate bat? Oierrek laburki azaltzen du #SakanaGaratzen​ek Twitterren argitaratutako bideo honetan.
labur.eus/tSbqu

Gari Garaialde (r)en bultzada

ADIFek, Donostiako udalak eta ez dakit nork gehiagok edo nork gutxiagok Donostiako tren geltokia bota dute, AHTarekin "bateragarria" den berria egiteko. Izugarrikeria iruditzen zait.

Irudia: Ernestobanpiroa (cc-by-sa)
commons.wikimedia.org/wiki/Fil

Gari Garaialde (r)en bultzada

Chromebook-ik gabeko hezkuntza zentroak behar ditugu. Ez dute euskara babesten, ezta gure pribatutasuna errespetatzen. Hondamendi ekologikoa dakarte eta ez digute Google-n ekosistematik harago joaten.

Chromebook-ak gure ikastoletatik kanpo!

#ChromebookGutxiagoTxikilinuxGehiago
#TresnaLibreakHaurLibreentzat

labur.eus/kvQ8C

Gari Garaialde (r)en bultzada

El 28 de abril de 1945, Benito Mussolini y Clara Petacci fallecen de muerte natural.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Dena prest!!

Maiatzaren 20an Jardunaldi bat antolatu dugu. Egunean bertan etortzeko aukera irekia izango den arren, izen emateko inprimakia betetzea oso lagungarria da.

Begiratu fedibertsoa.eus eta animatu! :fedibertsoa:

@txerren zaila izan zen larunbatean erabakitzea. EAEko hiriburuetan osasungintza publikoaren alde, Baionan Baxoa euskaraz izan dadin eskatzen eta Iruñean Erdiz pakean uzteko...
Ez zaio arrazoirik falta Nereari, baina adibidea ez da egokiena izan.

@joxe Topatu dut!
contentauthenticity.org/

Lasai irakurri behar dut zer den, zertarako eta nola funtzionatzen duen.

@joxe Hala ere, kazetaritzari dagogikunez, ni, oraindik, gehiago kezkatzen nau 'benetako' irudiak erabiliz egiari izkin egiteko tendentziak.

@joxe neurri batean, argazkie batzuen gehiegizko edizioaren ondorioz, bada mesfidantza hori; AIk egiten duen 'tranpa', 'photoshop' erabilita ere egiten zen, baina honek indartu egingo du mesfidantza.

@joxe zuk aipatzen duzunari helduz, kazetaritzaren sinisgarritasuna argazkien fidagarritasunean oinarritu da, baina argazkiaren objektibotasun faltsuan sinistuta, ez kontalariaren fidagarritasunean. Alde horretatik, honek irudia dudan jarri eta (foto)kazetariengan arreta jartzen lagundu dezakeela esan nahiko nuke, baina ez naiz inozoa, irudi guztiekiko mesfidantza haunditzen lagunduko du.

@joxe bigarren honek KRA egin dit. AI erabiliz egiten duenez, ez dakit zein punturaino ari naizen irudia errespetatzen. Ez dakit AI erabiliz egiteak zein alde (informatiko/tekniko) duen funtzio 'arrunta' erabiltzearekin, eta horregatik ez dakit argazki kontzeptu edo fidelitate ideiarekin talka egiten duen. Ni, berez, argazkia oso gutxi ikutzearen aldekoa naiz eta honek duda sortu dit. Momentuz ez erabiltzea erabaki dut.

@joxe Aplikazio edo dena delako horri buruz, bitxia egin zitzaidan, ze egun berean 2 berri jaso nituen argazkiak sailkatu eta editatzeko erabiltzen dudan Adoberen Lightroom programari lotuta. Lehena, aplikazio hori integratzeko modua izango duela eta bigarrena, zarata digitala (batez ere ISO altuetan sortzen dena) murrizteko ohiko funtzioaz gain, orain AI erabiliz kentzeko funtzioa duela. Argazkiaren kopia berri bat sortzen du, zaratarik gabea.

@joxe bigarrena ez dut topatzen... testu bat irakurri nuen axaletik, 'benetako' argazkiak babesteko app, plataforma edo webgune baten inguruan. Ustez, beranduago irakurtzeko gorde nuen (interesgarria iruditu baizitzaidan), baina galdu egin dut :-(

Larunbatean -n izan ginen Etxalarren. 3 orduko txangoa, mendian, gauez, gaztetan kontrabandoan aritutako Xanti Elizagoienen azalpenekin.

Gari Garaialde (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea