@txapisotegi @AVU_Osoro hormigonetak buelta bat ematen duenero norbaiten patrikan dirua hazten da.
Wordle eukaraz, baina pista gutxi
@txo_elurmaluta Kaixo,
Gaurko hitza asmatuta eta zure irudia ikusita, badakit ze hitz den hasteko erabiltzen duzuna.
Ni ere 3 bokaleko beste batekin hasten naiz beti.
@PhotoQuotes I don't trust pictures. I trust (some) people, therefore, I trust their pictures and their words
✍️ 'Heriotza eta babesa', Agurtzane Gomez 'Gaztezulo'-ko zuzendari izandakoak hil aurretik 'Gaztezulo'-n argitaratzeko idatzitako artikulua. BERRIAk aldizkariaren eta Gomezen senideen baimena jaso du artikulu hau zabaltzeko. Osorik, hemen 👇
https://b.eus/ba43df14DL
Kalean lo egiten ari zen pertsona bat hil da Easo plazan - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza
https://irutxulo.hitza.eus/2025/12/16/kalean-lo-egiten-ari-zen-pertsona-bat-hil-da-easo-plazan/
@birasuegi @Alex @miren @txerren pasako naiz zuen etxetik.
Niri sarri ekarri izan dit olentzerok whiskia edo rona. Iaz sekula probatu ez nuen whisky japoniarra.
@txikillana @birasuegi @ileturia hori gertatzen zait niri... Etxean 23:00tako egon behar nuenean egiten nuen horri izen berri bat jarri diotela iruditzen zait.
@birasuegi @ileturia nik oraindik ez dakit zer den 'tardeo'.
@argia Egunon,
Zuek argitaratutako "Berdea da more berria" badago digitalean erosterik?
@goioarana beraien titularrak datu batzuk ezkutatzen ditu (norberak erabaki dezala ezjakintasuna edo intentzionalitate politkoaren eraginez):
-IA(S)ek urteak daramatza unibertsitatean, Ikamak urtebete bakarrik.
-IA(S)ek izena aldatu eta izen berria hedatzeko kanpaina abiatu duten astean ateratako argazkiak dira.
Tamara Yagüek, Confenbask-eko presidenteak, ostegunean egin zuen galdera aprobetxatu dut @ELAsindikatua k Euskal Herriari egiten dion ekarpenaz idazteko. #EmekiKunama
https://unaionederra.wordpress.com/2025/12/08/elak-euskal-herriari-egiten-dion-ekarpena/
Izarkomek gure lan egutegia irizpide laikoen arabera antolatzen dugunez, gaur lan egun arrunta dugu geurean, beraz, bai @durangokoazoka n eta bai geure bulego eta arreta puntuetan normaltasun osoz ari gara lanean.
*Oharra: astelehenak dituen aje guztiekin, baina lan egun arrunta
Zein da zuen iritzia Adimen Artifizial Generatiboz egindako liburuak azokan eskeini eta saltzeaz?
RE: https://mastodon.eus/@argia/115657561044845381
Bikain GUKA, txalo zartak. Horiek dira diskurtsoa eta ekimena! Zorionak!
@josebagabilondo Euskarak langileak diskriminatzen duela ere esaten aditu ditut nik. Ez agian jarrera ofizialetatik, baina bai 'entornotik'.
Adibide bezala, duela 2-3 urte, aipatuko ez dudan euskararen inguruko jardunaldi batzuetan Egoitz Urrutikoetxeak izan zuen eztabaida batez gogoratzen naiz.
TB kamera edo argazki makinakin informatzaile moduan ibilitako jendea beste lanbidetan ikusten dudanean barruak mugitzen zaizkit. Pena ematen dit ikusteak zenbat jendek utzi behar izan ofizioa, bizirauteko nahikoa ez zelako, baina txute bat ere bada, oraindik hemen jarraitzen dudalako.
Gaur kide ohi bat ikusi dut eraikuntza almazen batean lanean.
Fotokazetaria. BO5TOK Photo-ko partaide. EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea / Photojournalist, member of BO5TOK Photo.