Erakutsi berriagoak

@theklan @berria lizentziak eta erabilpen baldintzak gauza bat dira, eta kazetaritza beste bat.

Parte inplikatu batek bere irudiei lizentzia librea emateak, jendeak barra-barra 'nire irudia' erabiltzeko, informazio eskubidea bermatzetik bezainbeste du propaganda ariketatik (izan IREKIA, Reala edo EH Bildu)

Berdin dit AEBko Defentsa Departamentua jartzea (sekula ez "Truth Social"), baina kazetaritzan egiletza ez da hautazkoa.

@berria argazkia "truth social" sinatu duzue, egilea bera balitz bezala, baina Truth Social ez da egilea, argazkia hedatzeko erabilitako plataforma baizik. Egilea militar yanky bat izan da, Maduro atxilotzeko operazioan parte hartu duen militar bat.
Militarraren izenik ez badakizue, gutxienez "AEBko Delta Force" edo "AEBko indar militarrak" jartzeak egiari errespetu gehiago erakutsiko lioke... Baina itxusiago geratzen da, ez?

Aferan inplikatutako parteetako batek hedatutako edozein irudi, argazki edo bideo ez da kazetaritza; propaganda baizik.
Argazki horiek argitaratzea propagandari hegoak ematea da... beste argazkirik ez egon arren.

*Bai, Nicolas Maduro atxilotu duen indar militarrak egin eta Nicolas Maduro atxilotzeko agindua eman duen presidenteak haren sare sozialean argitaratu duen argazkiez ari naiz.

Gari Garaialde (r)en bultzada

-n gertatzen ari denaren inguruan infomazioa zabaltzeko, plataforman Venezuelako Radio Nacional de Venezuela jarri dugu entzungai.

Web bidez ere streaming.mediacast.pro/audio/ helbidean entzun daiteke

Medioren batek denbora errealeko audioa behar izango balu, RMTP seinalea sortzen ari gara
rtmp://streaming.mediacast.pro/audio/RNV helbidean

Gari Garaialde (r)en bultzada

Zenbait leherketa izan dira Caracasen, eta herritarren arabera, hegazkinak dabiltza airean. Hainbat herritarrek sare sozialetan salatu dute eztandak bi base militarren ondoan entzun direla. Evo Moralesek AEBen eraso bat izan dela salatu du. b.eus/08fab10eDL

@Gailetagilearen_Alaba @zetxeburua @protoeuskaldun eta Bittor Aiapek kantatu!

Gure etxean, oraindik, hizketa-gaia edozein dela eta, baten batek "Ze arraroa" esaten badu, erantzuna automatikoa da:
-Euskararik gabe Nafarroa!!

Agian, euskararen erabateko ofizialtasunaren aurka dauden, baina Korrika, Euskaraldia eta halakoak BasqueWashing egiteko erabiltzen duten erakunde guztiak ezeroso uzteko, kanpaina guzti hauek lelo askoz zuzenagoak erabili beharko lituzkete.

@gorka_bm @Farrcostar nik bi ditut, bata Elosegirena eta bestea Laulherek eginda, biak nire neurrikoak, baina Oloronen egindakoak hegal txikixeagoa du. (Tolosakoak ere ez du handiegia)

@iturri 2026ko nire lehen txioa:
@euskaltelebista
eta kantari euskaldun bat gazteleraz kantatzen jarri ordez erdaldun bat euskaraz kantatzen jartzea ez zaizue burutik pasa?

Pizkundea erraietan lehertu dakizuela!

Amonaren etxeko klasiko bat:

Diostesalbe bakailu jale
Bost eta sei, hamaika
Txorizorikan ez baduzue,.
Berdin zaigula lukainka

Gari Garaialde (r)en bultzada
Gari Garaialde (r)en bultzada

@argia 1522an ere, Santo Domingon (gaur egun Dominikar Errepublika), Cristobal Colonen seme Diegoren azukre plantaziotan esklabo altxamendua izan zen.
mastodon.social/@workingclassh

Gari Garaialde (r)en bultzada

Umeak ginela hau kantatzen genuen gaurko egunez etxez-etxe joaten ginenean:

Joxe Pottotto puntalian
Kakakolak biltzen otarrian,
Xientua bi errealian
Kukurruku, zer diozu?
Guk txikito nahi dugu!
Txikito, txikito!!

Gari Garaialde (r)en bultzada

Izarkomek ere ASKE izan nahi dugulako
larunbatean Atarrabian izango gara.

Enpresako afaria izan dugu gaur, eta den-denak etorri gara: argazkiak egiten dituena, editatzen dituena, proiektuak pentsatzen dituena, erredaktatzen dituena, administraziokoa, komunikazio arduraduna, marketinekoa, diru kontuak eramaten dituena, zein kamera erosi erabakitzen duena, erosketak ordaintzen dituena, kamerak garbitzen dituena, informatikoa...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea