Erakutsi berriagoak

@k_jauna @pantailakeuskaraz Duela urte batzuk esan zidatenez, azpitituluena banatzailearen inposizioa da, beraz hegoaldean behintzat, denetan izango da azpitituluekin.
Gaztelerazko bertsiorik ez balego, agian ulertuko nuke, baina atzo, Irunen, bi pase gazteleraz, eta bi euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin... norentzat azpitituluak?

Gari Garaialde (r)en bultzada

Cryptocurrency is a cancer that feeds on the desperation of youth and drives them into a gambling addiction. They think they are fighting against the "system", but they become suckers who fight each other in a giant decentralized casino manipulated by a handful of rich assholes: the new landlords.

Batzutan kontrakoa badirudi ere, gutxienekoak dira lan sakonak, kontatzea merezi dutenak. Beste guztia kontsumoa da. Zintzo eta duin kontatua, baina ogiaren truk egindakoa.

@maikeus joder, bere garaian Kasiopea kontrolatua nuen... Argi dago gutxiegi begiratzen dudala goruntz.

@maikeus Ez, 2. argazkiaz ari nintzen (mugikorrean argiago iruditu zait).
Pleiadeak ez nituen ezagutzen (azken egunetan behin eta berriz aditu dudan Arrastirian Hondartzan kantan ezagutu ditudan arte:
"Horien erdian, haundi eta ezti jupiter, izarretako nagusi igotzen da
eta gertuan, pixkat goraxeago Pleiadeak, arreba minberak airean" Walt Whitman Jon Gurrutxagaren ahotsean)

@txapisotegi Jakingo banu... Etxea ere horren esperoan gaude, ailegatzen bada abisatuko dizut.

@aldatsa Enrike Lekuona zenaren marrazkiak daude gazteluko azalpen paneletan.

@txapisotegi Gureak ordu asko ematen ditu kobazuloan sartuta, baina zorionez, kaixo, gabon eta horrelakoak ia-beti esaten ditu.
Sekula ez zaizkio ahazten 'zer dago bazkaltzeko?', 'prestatu bokata' edo 'atzoko galtzak non daude?'

@maikeus aspaldian ez dut zerura begiratzen, baina Hartx Txikia eta Orion daude hor, ez?
Urano... ideiarik ez.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Kilometro pila bat egin dugu elkarrekin, baina hau amaitu da.

Topatu dut ordezkatuko zaituzten parea.

@theklan @euwikipedia Aitonak, artikuluak nolakoak beharko luketen jakiteko, bilobari galdetu izan dio.

Horregatik, sarietan irabazitako liburu guztiak Haitzentzako izan dira.

@theklan Bidebatez, uste dut ez dizudala sekula esan... Haitz txikia zenean, ordenagailuan ibiltzeko tartea mugatua zuenean, denbora luzatzeko eskatzen zigun, @euwikipedia irakurtzen ari zelako.
Denbora pila bat pasatzen zuen eta pasatzen du, gai bat hartu eta artikuluko esteka artean nabigatzen.

@theklan lehen zegoena Haitzek irakurria zuela ziurtatzen dizut.
Gaur egun interesatuago dago historiako beste aro eta geografia batzuetan, baina xirikatuko dut.

@okerreko @hedoi_etxarte Ni zerrendako 12 herri horietako batean bizi naiz, eta seguruenik, askok, 12 herri politenen zerrendan sartuko luketen batetik nator... Bi apunte: bat, Irun ez da askok uste bezain zatarra (eta ez naiz obrerismotik ari), bi, Hondarribian baina askoz gusturago nago, eta hau bai, hau klase ikuspegitik diot.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Ez gaitezen engaina, etxebizitza ez da eskubidea, produktu bat da, haren produkzioa, soilik, operazioaren “bideragarritasun” ekonomikoak justifikatzen baitu.

naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/e

Gari Garaialde (r)en bultzada

Galdera bakarra gehituko nuke: zenbat diru irabazi dute erakunde publikoek Shen Yun ikuskizuna Euskalduna eta Kursaalen eman eta hau komunikabide publikoetan iragartzeagatik? berria.eus/paperekoa/1891/018/

Gari Garaialde (r)en bultzada

Zer nahi duzue esatea, .ren lanari egin dioten errebisioa diskatzarra iruditzen zait.

Egia da Jon Gurrutxagaren kantaeraren fana naizela, baina ez da hori bakarrik.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea