@ainhoaso ... baina Mikel ez da Gari, inondik ere. Nire lana bakarrik izan du oinarrian, ez nire pertsona. Hala landu zen eta Ximunek nire kamera (benetazkoa) eta nire keinu batzuk bakarrik izan zituen pertsonaia lantzeko. Asmoa ez zen ni azaltzea, nire lanak ematen zien aitzakia baino.
Ah!, eta nik badakit zergatik deitzen dioten Mosku auzoari, eta antza badu ere, ez da filman diotena.
@xabierazkue @ainhoaso Bai txo!
Eta filmean idatzita ikusi arte inor ez ginen ohartu...
@ainhoaso Niretzako, hala ere, filmak eman didan pozik handiena, Laida eta Sambouk osatzen duten bikotea erabat sinesgarria egin zaidala eta haien arteko gatazka, momentu gehienetan bikote interrazial baten barrungo gatazka izan beharreann bikote gatazka huts bezala ikustera eraman nauela izan da. Sambouren 'beltztasuna' ahaztu gabe (beste kasu askotan azaleratzen da), baina bikotearen gatazka, bikotearen gatazka bezala soilik ikustarazi dit. Eta hori asko da euskarazko film baterako.
@ainhoaso Argazkiak fikzionatzeko bi arrazoi izan dira, praktikoa eta etiko/deontologikoa.
Parktikoa, filmeko pertsonaiak bertan behar zuten, baina garrantzitsuena, eta nik nire argazkiak erabiltzeko marra gorri bezala ezarri nuena, nik ezin dudala erabili helburu editorial eta dokumental batekin egin eta jendea ezagutu daitekeen argazkirik fikziozko film bat egiteko, bertan azaltzen direnen baimen espliziturik gabe; ez legez, baina batez ere, haiekiko errespetuarengatik.
@ainhoaso
Omar itota azaltzen dena, filmerako egindakoa da, eta Bidasoan itota hil zirenen argazkiak baditut ere, denak dira suhiltzaile eta poliziak inguruan daudela, ez dago argazki 'errealik' oinarri bezala.
@ainhoaso Bai, Mikelek erakusten dituen argazki guztiak nireak dira. Asko migratzen ari direnen istorioak kubritzen nintzela ateratakoak, beste batzuk filmerako espresuki ateratakoak, baina 'benetako' argazkien antzespenak dira.
Gaztetxean Nassim kideei ilea mozten ari den argazkia, antzeztua da, Ibrahima argazkian ateratzea behar baikenuen.
Hauek dira 'benetazkoa' eta fikzionatutakoa
@uiturriaga nire auzoan ez, baina albokoan ere gaurko egunez dute festa eguna, San Jose Obrero eliza dago bertan.
Hala ere, bafleetatik musika jarri aurretik hartu dut nik Bilborako bidea, ezin jakin zein kantarekin esnatu diren...✊🏽
Zer ospatzen dugu maiatzaren lehenean?
https://www.izarkom.eus/zer-ospatzen-dugu-maiatzaren-lehenean/
@anagalarraga1 @txikillana @okerreko Bitxia izan zen, filmaren prestaketa eta grabaketa ni Axut-ekin (eta Xabi Erkiziarekin) Bidasoa Mintzatuko Balitz diseinatzen ari nintzenean gertatu zelako. Bilera batean Xjmunek esan zidan: -Film batean hitaz egin behar diat.
@anagalarraga1 @txikillana @okerreko Berez, nire argazki lanak inspiratu zuen, nik baino. Filmean Mikelen etxean ikusten dituen argazki guztiak nireak dira. Gehienak 'egiazkoak', migratzen ari diren pertsonen bizipenak kontatzeko egin dudan lanean ateratakoak, eta gutxi batzuk filmerako fikzionatutakoak (tartean Omar hilik erakusten duena edo Nassim lagunei ilea mozten azaltzen dena). Mikelek nirea duen bakarra kamera da (benetako nire kamera) 😉
@editora Me han respondido:
"Vamos a aceptar tu objeción en relación con tu información pública, como las publicaciones y los comentarios, y con tus interacciones con la IA. Esto significa que no usaremos tu información pública de los productos de Meta ni tus interacciones con las funciones de IA en Meta para el futuro desarrollo y mejora de modelos generativos de inteligencia artificial."
Que lo harán de todas formas, pero...
Fotokazetaria. BO5TOK Photo-ko partaide. EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea / Photojournalist, member of BO5TOK Photo.