@nahiaetaezina badut sentsazioa garai batean 'lokalizatuta' nituela interesa zuten blogak. Bide horretan laguntzeko sortu zen Zuzeu... Gaur egun blogetara nola iritsi ez nuke jakingo... Baina oraindik gauza 'luzeak' irakurtzen ditudala esango nuke.
Adina gainera erori zuri? 🤣🤣🤣

Gari Garaialde (r)en bultzada

Lacanauko argazkiari begiratuta konfirmatu dezakegun gauza bakarra, bi pertsona direla hondartzan, eta lakuaren beste aldean izugarrizko sute bat dagoela.

Beste guztia espekulatzea litzateke, errelatoa izorratzen badigu ere.

Erakutsi haria

Polemika honek Banda Acehko tsunamien ondoren hedatu zen polemika bat etorri zait burura: bertara erreskateak egitera joandako suhiltzaileak ageri ziren hondartzan, eguzkia hartzen edo (ez naiz argazkia topatzeko gai izan).
Izugarrizko kritika egin zieten munduaren beste puntatik Indonesiara laguntzera joandako boluntarioei, insensible batzuk zirela esanez.

2-3 egun erreskatean aritu ondoren, haien lehen atseden tartean egin zieten argazkia.

Ez zuten atseden tarterik merezi?

Erakutsi haria

Agian sutea ikustera joan dira hondartzara, kezkatuta, baina ez dute ihes egin sutea urrunegi dagoela pentsatu dutelako, ez dituela harrapatuko. Edo agian ez, agian turista berekoi axolagabeak dira, besteen desgraziekin hunkitzen ez direnak.

Baina guk ez dakigu, beraz...

Erakutsi haria

Halako irudiak asko ikusten dira: bi plano, gertakizun bat eta, bertan parte hartzeko urrunegi dauden ikusleak, baina ezin dugu esan axolagabeak direnik.

Hopekerren hau adibidez.

Erakutsi haria

Irudia zinez da erakargarria. Hondartzako horiek nor diren galdetzera garamatza, ea zer sentitu zuten han zeuden bitartean, zergatik jarraitu zuten bertan...

Baina ez digu erantzunik ematen; beraz, ez dezagun, guk, konklusio errazegirik atera.

Argazkigilearen esanei erreperatzen badiogu, hark ere turistak ote zirenik ez zekiela esaten du.

Erakutsi haria

Egun hauetan izugarri hedatu da Maximilien Lamyk egin duen azpiko argazkia, eta berarekin batera zabaldu da turismoaren eta orokorrean gizartearen aurkako mezua, espektakulo bat bailitzan, trajedia bati so dauden turista bihotzgabeak erakusten dituelakoan.

Baina hala da?

Gari Garaialde (r)en bultzada

Oporretan zaude eta ezin duzu internetera konektatu?

Ahaztu internetaz, oporretan zaude!

Hala ere, beharko bazenu, izarkom lanean ari da zuri ezer falta ez dakizun.

Rodriguez, Baleareetako gobernu delegatuaren hitzetan, turistifikazioaren aurkako manifestazioaren ondoren poliziak izandako jarrera "Neurrigabekoa eta manifestariek suposatu zezaketen arriskuarentzako egokia ez zen biolentziazkoa" izan zen.
Imaginatzen Zupiria halakorik esaten? Balza? Atutxa? Denis Itxaso?

Gari Garaialde (r)en bultzada

mila esker Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Astigarreta Nader Koochaki eta Kimia Kamvari-k kudeatzen duten irabazi-asmorik gabeko kooperatiba txiki bat da. Bere jarduera nagusiak artelanen ekoizpena, argitalpenak, artisten egoitzak kudeatzea eta tokiko eta eskualdeko kultur jarduerak sustatzea dira.

Astigarreta Koop Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Bart, 22:45etan E27 busa hartu genuen Donostian. 2 neska gaztek Oiartzungo Lanbarren poligonoan geratzeko eskatu eta gidariak ez du geldialdirik egin. Lezoko Perrene auzoan utzi zituen. Atzeko atetik jeitsi eta gidariari esplikazioak eskatzera joan zirenean, gidariak oso modu txarrean erantzun eta ospa egin zuen, 20-25 urteko 2 neska han utzita gauez, haiek eskatutako paradatik kilometro terdira. Bi geltoki horien artean ez dago ez espaloi, ez oinezkoentzako bide, ez argirik...

Gari Garaialde (r)en bultzada

@elizabetaibar @ng 80 amaieran eta 90 hasieran jarraitxuek eramaten zuten oinetako tipo bat.

@cartonve @ng @txerren @anagalarraga1 @theklan @apardina @urtzai hostia Eider!
Urteak ez nuela 'peruko' hitza aditzen... Ni haietako bat nintzen (batzun begietan), RipCurl jertse bat nuelako (eta nuen kuadrIlarengatik, noski).

Kudrilaren begietan, aldiz, 'borroka' bat nintzen 'pisamierdas' janzteagatik eta manifetara joateagatik.

@AVU_Osoro @zetxeburua @atxamart @gorka_bm egia da duela 10 urte arte Irundarrek gutxi (Oarsoaldekoek baina gutxiago) erabiltzen zutela topoa, baina maiztasunak oso ezerosoa egiten zuelako da. Gaur egun asko erabiltzen da, eta 20:00tatik aurrera 15 minuturo izaten jarraituko balu... Ba hori.

@AVU_Osoro @zetxeburua @atxamart @gorka_bm kotxerak non dauden ez da araso 😉 trenak zerbitzua amaitzean joan beharko lirateke eta. Egun guztian, 15 minutuko maiztasunarekin, trenak Iruneraino iristen badira, zein arrazoi dago 20:00tatik aurrera ezberdin jokatzeko?
Eta Hendaiakoa larriagoa da, ze Hendaira iristen ez diren trenek, trenbide aldaketa egiteko, Irundik Hendairako bidea hartu eta 10-15 minutu egoten dira ezerezaren erdian, geldirik, zain, berriro Irungo geltokira joateko.

@zetxeburua @atxamart @gorka_bm ados 100%, baina hala ere Bidasoaldea beti egon da okerrago Oarsoaldearekin alderatuz, eta sekula ez dut zergatia ulertu.
Garai batean, Irunera, Oreretara iristen ziren tipoen erdiak iristen ziren (Oreretara 15 minuturo, baina Irunera 30 minuturo). Azpiegiturak berritu gabe, Irunera 15 minuturo etortzea 'lortu' dute, baina Hendaiara 30 minuturo dira. Zergatik?
Eta zergatik 20:00tatik aurrera, Oiartzunera iristen diren trenen erdiek ez dute Iruneraino jarraitzen?

Txirrindan egingo ditugun oporrak prestatzen... Ea asteburuko istripuak sortu zizkidan 'ezustekoak' erraz konpontzen diren... Eskumuturra bide onetik doa, eta bizikleta ere, ustez, zirudiena baino hobeto dago.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea