@theklan pasa eta gero hartu diot zure antza. Lehertuegi nentorren garaiz erreakzionatzeko.
@theklan Aupa Galder, Lukunberrin gurutzatu duguna (gu bizikletan), zu zinen?
@josu_goiko @oaraola bai txo!
@nahiaetaezina badut sentsazioa garai batean 'lokalizatuta' nituela interesa zuten blogak. Bide horretan laguntzeko sortu zen Zuzeu... Gaur egun blogetara nola iritsi ez nuke jakingo... Baina oraindik gauza 'luzeak' irakurtzen ditudala esango nuke.
Adina gainera erori zuri? 🤣🤣🤣
Lacanauko argazkiari begiratuta konfirmatu dezakegun gauza bakarra, bi pertsona direla hondartzan, eta lakuaren beste aldean izugarrizko sute bat dagoela.
Beste guztia espekulatzea litzateke, errelatoa izorratzen badigu ere.
Polemika honek Banda Acehko tsunamien ondoren hedatu zen polemika bat etorri zait burura: bertara erreskateak egitera joandako suhiltzaileak ageri ziren hondartzan, eguzkia hartzen edo (ez naiz argazkia topatzeko gai izan).
Izugarrizko kritika egin zieten munduaren beste puntatik Indonesiara laguntzera joandako boluntarioei, insensible batzuk zirela esanez.
2-3 egun erreskatean aritu ondoren, haien lehen atseden tartean egin zieten argazkia.
Ez zuten atseden tarterik merezi?
Agian sutea ikustera joan dira hondartzara, kezkatuta, baina ez dute ihes egin sutea urrunegi dagoela pentsatu dutelako, ez dituela harrapatuko. Edo agian ez, agian turista berekoi axolagabeak dira, besteen desgraziekin hunkitzen ez direnak.
Baina guk ez dakigu, beraz...
Halako irudiak asko ikusten dira: bi plano, gertakizun bat eta, bertan parte hartzeko urrunegi dauden ikusleak, baina ezin dugu esan axolagabeak direnik.
Hopekerren hau adibidez.
Irudia zinez da erakargarria. Hondartzako horiek nor diren galdetzera garamatza, ea zer sentitu zuten han zeuden bitartean, zergatik jarraitu zuten bertan...
Baina ez digu erantzunik ematen; beraz, ez dezagun, guk, konklusio errazegirik atera.
Argazkigilearen esanei erreperatzen badiogu, hark ere turistak ote zirenik ez zekiela esaten du.
Rodriguez, Baleareetako gobernu delegatuaren hitzetan, turistifikazioaren aurkako manifestazioaren ondoren poliziak izandako jarrera "Neurrigabekoa eta manifestariek suposatu zezaketen arriskuarentzako egokia ez zen biolentziazkoa" izan zen.
Imaginatzen Zupiria halakorik esaten? Balza? Atutxa? Denis Itxaso?
mila esker #AstigarretaKoop Izarkom komunitateko kide izateagatik!
Astigarreta Nader Koochaki eta Kimia Kamvari-k kudeatzen duten irabazi-asmorik gabeko kooperatiba txiki bat da. Bere jarduera nagusiak artelanen ekoizpena, argitalpenak, artisten egoitzak kudeatzea eta tokiko eta eskualdeko kultur jarduerak sustatzea dira.
Astigarreta Koop Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?
Bart, 22:45etan #Lurraldebus E27 busa hartu genuen Donostian. 2 neska gaztek Oiartzungo Lanbarren poligonoan geratzeko eskatu eta gidariak ez du geldialdirik egin. Lezoko Perrene auzoan utzi zituen. Atzeko atetik jeitsi eta gidariari esplikazioak eskatzera joan zirenean, gidariak oso modu txarrean erantzun eta ospa egin zuen, 20-25 urteko 2 neska han utzita gauez, haiek eskatutako paradatik kilometro terdira. Bi geltoki horien artean ez dago ez espaloi, ez oinezkoentzako bide, ez argirik...
Udalekuetako begiraleak behartu dituzte Munduko Futbol Kopako finala ikusi nahi zuten gazteei partidua jartzera.
@mikelgi bidez
@elizabetaibar @ng 80 amaieran eta 90 hasieran jarraitxuek eramaten zuten oinetako tipo bat.
@elizabetaibar @ng ttak!
@cartonve @ng @txerren @anagalarraga1 @theklan @apardina @urtzai hostia Eider!
Urteak ez nuela 'peruko' hitza aditzen... Ni haietako bat nintzen (batzun begietan), RipCurl jertse bat nuelako (eta nuen kuadrIlarengatik, noski).
Kudrilaren begietan, aldiz, 'borroka' bat nintzen 'pisamierdas' janzteagatik eta manifetara joateagatik.
@AVU_Osoro @zetxeburua @atxamart @gorka_bm egia da duela 10 urte arte Irundarrek gutxi (Oarsoaldekoek baina gutxiago) erabiltzen zutela topoa, baina maiztasunak oso ezerosoa egiten zuelako da. Gaur egun asko erabiltzen da, eta 20:00tatik aurrera 15 minuturo izaten jarraituko balu... Ba hori.
Nabil, eta nabilelako nago hain zikin.