Gari Garaialde (r)en bultzada

Oporretan zaude eta ezin duzu internetera konektatu?

Ahaztu internetaz, oporretan zaude!

Hala ere, beharko bazenu, izarkom lanean ari da zuri ezer falta ez dakizun.

Rodriguez, Baleareetako gobernu delegatuaren hitzetan, turistifikazioaren aurkako manifestazioaren ondoren poliziak izandako jarrera "Neurrigabekoa eta manifestariek suposatu zezaketen arriskuarentzako egokia ez zen biolentziazkoa" izan zen.
Imaginatzen Zupiria halakorik esaten? Balza? Atutxa? Denis Itxaso?

Gari Garaialde (r)en bultzada

mila esker Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Astigarreta Nader Koochaki eta Kimia Kamvari-k kudeatzen duten irabazi-asmorik gabeko kooperatiba txiki bat da. Bere jarduera nagusiak artelanen ekoizpena, argitalpenak, artisten egoitzak kudeatzea eta tokiko eta eskualdeko kultur jarduerak sustatzea dira.

Astigarreta Koop Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Bart, 22:45etan E27 busa hartu genuen Donostian. 2 neska gaztek Oiartzungo Lanbarren poligonoan geratzeko eskatu eta gidariak ez du geldialdirik egin. Lezoko Perrene auzoan utzi zituen. Atzeko atetik jeitsi eta gidariari esplikazioak eskatzera joan zirenean, gidariak oso modu txarrean erantzun eta ospa egin zuen, 20-25 urteko 2 neska han utzita gauez, haiek eskatutako paradatik kilometro terdira. Bi geltoki horien artean ez dago ez espaloi, ez oinezkoentzako bide, ez argirik...

Gari Garaialde (r)en bultzada

Txirrindan egingo ditugun oporrak prestatzen... Ea asteburuko istripuak sortu zizkidan 'ezustekoak' erraz konpontzen diren... Eskumuturra bide onetik doa, eta bizikleta ere, ustez, zirudiena baino hobeto dago.

Adituko zenuten laster Euskotreneko Topoak berrikuntza izugarria biziko duela, Donostiatik Altzara 7 minuturo izango direla bidaiak.
Baina Gipuzkoako hiriburutik 2. hiri handienera 15 minuturo izaten jarraituko dugu, eta 20:00tatik aurrera, 30 minuturo.

Zergatik?
Aatik.

Gari Garaialde (r)en bultzada

@txo_elurmaluta

Bai, guri ere zerbait hautsi zaigu bihotzean, KRA.

Ez dago gure esku. Telefonoek bi tokitatik hartu dezakete sarearen izena: SIM txarteletik edota saretik bertatik.

SIM txarteletik hartzen badu, Izarkom azaltzen da sarearen izen moduan, baina saretik hartzen badu, sarearen jabeek jartzen dioten izena azaltzen da.

Mugikor batzuek defektuz saretik hartzen dute eta ezin da deus egin.

Hala ere, balio badu, atzo Irun eta Hendaia artean izan ziren.

Estimatzen dudan fotokazetari batek esan dit, Loiun, Ertzaintzak flotillako kideen aurka izan zuen oldarraldiko bideoan ikusten den nire 'dantza' perfektoa dela, fotokazetaritza klaseetan aztertzekoa: espazioaren kudeaketa, gertaera ezberdinen arteko mugimendua, lankideekiko jarrera, ertzainen traben sahiestea... Eta izugarri emozionatu naiz.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Euskal Herrian Euskarazek eta Izarkomek lankidetza hitzarmena sinatu dugu.

Izarkom eta Euskal Herrian Euskarazen ustez, euskarak biziberritze osoa behar du eta horretarako ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan presente egotea, baita azpiegitura teknologikoetan, komunikazioetan eta eguneroko zerbitzuetan ere.

izarkom.eus/hitzarmena-ehe/

Gari Garaialde (r)en bultzada

Zer eduki behar dugu kontutan mugikorrarekin atzerrira bagoaz?

• Begiratu zein roaming-eremutan dagoen bidaiatzen dugun herrialdea.
• Atzerrian ezingo ditugu gure datu mugikor guztiak erabili.
• Erresuma Batua (Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda) 4. eremuan dago (garestiagoa)
• Kontuz Andorra eta Suitzan edota beraien mugetatik gertu bazaude), izugarri garesti atera dakizuke.

Zalantzarik izatekotan lasai asko galdetu.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Izarkom Kooperatiba Elkartearen 2026ko Ohiko Batzar Orokorra ospatzen ari gara Bilboko bulegoan.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ospatuko dute igandean Zizurkilen.
Izarkomek internet konexioa jarri du bertan, bokatak eta pintxoak online eskatzeko aukera izan dezazuen.

Ondo Pasa!

Gari Garaialde (r)en bultzada

Bai Euskarari sarien banaketan izan gara gaur, Pasaiko Albaolan.

Zorionak Mendiak eta Herriak, Puntueus eta Euskal Monetari, merezitako saria hirurena. @puntueus @baieuskarari

Gari Garaialde (r)en bultzada

"Energia eta telefonia multinazionalak baztertu eta @goiener r eta @izarkom aukeratzean, adibidez, etorkizun baten alde egiten ari gara."

Alberto Matxainen iritzi artikulua @naiz_info n.

naiz.eus/es/iritzia/articulos/

Gari Garaialde (r)en bultzada

Kideak Izarkomez, Izarkom kideez bezain harro.

Aupa Haitz, bide luzea egin dezazula Mihiluzen.

Gari Garaialde (r)en bultzada

Faxismoaren aurrean ☢️ borroka digitala.

Sare sozialetan gorputza, ideiak eta sentimenduak jartzen dituztenekin solastu gara Izarkom eskolako azken aurreko saioan. @maidergalardi eta @maialenarteaga -rekin oldarraldi erreakzionarioari buruz, sare komertzial vs fedibertsoaren dikotomiaz eta elkar zaintzearen beharraz mintzatu gara besteak beste.

Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta bereziki, erasoen gainetik ere, ezkertiarron, feministon, iraultzaileon,... ahotsa izan eta defendatzeagatik!

Mundiala bertan jokatzeko pagatu behar diren miloi guztiak onartzea ikusgarritasuna lortu edo "mapan jartzeko", ez al da "egidazu lana doan, nik instagramen izendatuko zaitut eta"?

Ari garenontzako ez du deus berririk esaten, baina beti pozten gaitu mezu errepikatzen duen jendea dagoela jakiteak.
Photographic Social Vision-eko Silvia Omedes

youtube.com/watch?v=cQ8HF_POri

Ba al da gora begira jarri eta enarak jolasean ikustea baina gauza ederragorik?

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea