Hau da tokiko komunikabideen xarma: atzoko sariketaren berri emateko, etxekoekin ateratako argazkia jarri dute Zarauzko Gukan
Hitzartzearen bideoa ere jarri dute, beste tokiko komunikabide batetik hartuta: Aiurri
Biba komunikabide txiki handiak!
https://zarautzguka.eus/zarautz/1732780131769-ana-galarragak-jaso-du-rikardo-arregi-sarietako-ohorezko-mugarria
Euskal Herriko I. Hikadromoa, abenduaren 7an, Durangoko azokan. Izena emateko formularioa bete. ANIMA HADI!
https://docs.google.com/forms/u/0/d/e/1FAIpQLSdTYWrBfYBtNQ2DOMw0sIW6nvrsDI2UamkIBCYyslm-qfiDqQ/viewform?pli=1
@Ikusgela merezitta.
@luistxo X-enak dira “nire kontua” “gure kontua”… jostailua bera da Muskena. Eta han egoteak, irauteak eta are gehiago jarduteak horretarako zilegitasuna ematen dio. Ze argi esan ditu gauzak, ezin uka. Eta hain argi mintzatzen denaren tabernan jarraitzea tragoak hartzen aukera bat da. Onena? Ba… Hotzean pentsatuta ez dirudi.
Berriz ere: errespetua jokatzeko era guztiei, baita taberna pozoitsuan mozkortu nahi duenari ere. Nik ez dut nahi barra horretan tragorik.
Joe, E. Muskek esan du X -ko mezuetan loturak edo linkak sartuz gero lehentasuna kenduz zigortuko dituela. Nahi du trafikoa bahitu, tranpatia izanda, algoritmo gaiztoekin. Eta badago xake taula pozoindu horretan jarraitzen duenik idazten, loturak jartzen, komunikazio preferentzia ematen, hariak egiten... Eta errespetatzekoa da, jakina. Hala ere, ez dihardute plaza publikoan ez, hainbati hori irakurri diedan arren, tartean jende kritikoari.
Zer gehiago egin behar du?
Tokikom sariek eman dutena jaso dute Goierri telebistako lankideeik. Hemen labur-labur: https://goiena.eus/debagoiena/1732296378530-guka-guaixe-antxeta-eta-pulunpe-garaile-2024ko-tokikom-sarietan @tokikom
"Eraikuntzarako materiala" (E. Rodriguez, Susa 2021).
Bizitza berrordenatzeko material bila ari da protagonista/idazlea, baina ez da erraza berreraikuntza horretarako osagaiak lotsa, harrokeria eta herra direnean, eta piezak itsasteko behar diren sentimenduak eta emozioak halabeharrez kukututa daudenean, ixiltasun irmo baten azpian. Heriotzak lagun dezake, beharbada. Eta ixiltasunetik idazteak.
Aita laztantzen jarraitzeko, bederen.
Atzo “Miñan” antzezlana ikusi genuen Elorrion. Antzokia, jendez lepo.
Antzezlanak jasotzen du liburuari darion mina, eszenaratze minimalista eta biribilarekin. Aktoreak, zoragarri, nahiz eta, tarteka, eskertuko nukeen Ibrahimak patxada handixeagoz hitz egin balu. Hala ere, esan zitekeen egoeraren larriak justifikatzen zuela presa hura…
Bukaeran, txalo-zaparrada monumentala, guztiz merezia. Erabat gomendagarria
Egun betea, nekagarri bezain zirraragarria gaur Artikan, #tokikomsariak ekitaldian. Mila esker Jon Sarasuari, @AEK_eus -eko Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartziari, eta @eldiarioes -eko Ramon Argelinari ikasgai mamitsuengatik. Eta @tokikom osatzen duten hedabide guztiei parte hartzeagatik... zenbat jende eder! @iune @Iarantzabal @gitb... Zenbat jende eder! :-)
Ah! eta zorionak irabazleei, noski!
Han 6000 jarraitzaile inguru, hemen 900en bueltan.
Atzo solasgai izan genuen kontua, metrika sozial kualitatibo eta komunitarioak beharko ditugu gure estrategiak garatzeko.
@tokikom sarietan. Ikasten. Eskerrik asko: Euskaltzaindiako gogoetagunetik Jon; AEK-ko Lourdes eta Xabier; eta @eldiarioeus ko Ramon.
Goiz ederra.
@xabierazkue jasbana, aurten 100 urte izango zuen tiak oparitu zidan :- Nire ulerkeran bateriari deitzen zion.
Atzo @badalab, @Torrekua, @Teks eta @ueu_orokorra-k antolatutako egun osoko jardunaldian entzundakoak liseritzen ari naiz oraindik. Egun batzuk beharko ditut.
Aspaldiko jendearekin topo egin eta berriak ezagutu. Plazerra.
Ahaztu egingo zaizkit asko, eta gainera ez dakit tokirik izango dudan guztiak aipatzeko.
@teketen @Iarantzabal @birasuegi @anagalarraga1 @txapisotegi @desplazatua @AnnieSdelMono @goiatz ...
+ @teclista @marcelcosta @titi Eskerrik asko!
Marta G. Franco: "Fedibertsoaren gobernantza irekitzearen beharra daukagu. Etika demokratikoarengatik eta indartzeko. Adituak ez garenok ere gure sentitzeko".
@iturri gaur Errenterian oso ondo egon da.
Gauza dezente esaten ditu elkarrizketa honetan Unai Iparragirrek: https://goiena.eus/debagoiena/1731854805988-unai-iparragirre-eskatu-egiten-da-gero-ikusi-ez Gustura ikusi dut. #eitb
Goienako bazkide: http://goiena.eus + http://tokikom.eus + http://ahotsak.eus + http://ttap.eus + musika + literatura + euskara + hedabideak.