Tamalez, aurreko olatualdietan bezala hilabete pare bat asko jota...
Ba aurreko asteko goiz hotzetan faltan bota dut nik! 😜 😜
@mikelgs
Nok ere berdin. Fedilab erabiltzen dut eta nere instantzia mastodon.jalgi.eus den arren, mastodon.eus instantziaren denbora-lerro lokala eskuragarri jarria daukat ere!!
Inor ez jarraitzeko ohitura dut Mastodonen. Denbora-lerro lokalak begiratzen ditut, horrela instantziako guztiak jarraituko banitu bezala da.
Mastodon.eus kontua daukadanez, "jalgi" instantziaren denbora-lerroa ere eskuragarri jarri dut mugikorrean, Fedilab aplikazioa erabiliz.
Twitterretik etorri berria bazara eta Mastodon app ofiziala badarabilzu, agian ez duzu ulertu. Saiatu instalatzen Fedilab edo Tusky. Denbora-lerro lokala, federatua... zer diren ikusi eta gozatuko duzu 👌
Ongi berretorri!
Gaur 48 urte Portugalen Krabeliñen iraultza gertatu zela.
Gaurko egunaren soinubanda, iraultza abiatzeko seinalea izan zen Jose Afonsoren Grandola Vila Morena.
Ostia, nere herrian %36,70ak ultraeskuinari eman dio bozka...
#Hauteskundeak
Irungo Udalari galdegin diote denentzako alardea antolatzea
Irungo Alarde Parekidearen Juntak eskatu du, berdintasuna «betebehar moral eta politikoa» dela iritzita. «Erantzun positiboa» espero dute
@deaktionmanaken @niko
Ah vale. Así que no tolerar en nuestras instancias discursos o actitudes que van contra los derechos humanos individuales o colectivos, nos pone a la misma altura de los que promueven esos discursos...
@galaipa
Bai bai, ulertzen zaitut eta taldeen ideia neri ere bikaina iruditzen zait. Baina ados ez nagoena da denbora-lerro lokalaren ordezko gisa planteatzearekin. Bi gauza ezberdin direla iruditzen zait.
Zure ustez taldeekin denbora-lerro lokalak zentzua galtzen du eta instantzia batean edo bestean egotea xehetasun teknikoa besterik ez litzateke izan behar. Nik aldiz ez dut horrela ikusten. Hortaz zergatik ez bi aukerak utzi? Hori da nik aldarrikatzen dudana...
@aldatsa @aldakur
@igebara
Ongi berretorri, hortaz!
Badakit web bertsioan hor jarraituko dutela (momentuz behintzat), baina zergatik denbora-lerro horiek app-ean jarraitzeko aukera kendu, jakinik geroz eta ohitura handiagoa dugula sare sozialetako interaktuazioak mugikorraren bidez egiteko? @Gargron en beste jauntxokeria bat gehiago iruditzen zait. Egunetik egunera zentzu gehiago hartzen diet #Ecko bezalako fork-ei.
@galaipa
Taldeena duela denbora hasi zen entzuten (eta eskatzen), baina niri ongi iruditzen ez zaidana da denbora-lerro lokalaren ordezko gisa planteatzearekin. Denbora-lerro lokalak instantzia bakoitzaren inguruan komunitate antzeko zerbait sortzeko balio dute. Zergatik app-ean aukera hori kendu? Ezin al dira biak jarri, edo??
Eta denbora-lerro federatuarena oraindik okerragoa, zuzenean kendu eta kitto.😡😡
@aldatsa
😂😂😂😂
@aldakur Bai, mastodoneko app gehienak frogatu ditut, FediLab, Tusky, Husky, MouseApp... eta orain gustoren FediLab-ekin nabil, gehienbat beste instantzien denbora-lerro lokala irakurtzeko aukera ematen duelako. FediLab-en ahulgunea, push notifikazioak jasotzeko hirugarrenen aplikazioak erabili behar dituzula da, baina push motako notifikzioak jasotzea (orokorrean) gero eta gutxiago gustatzen zaidanez, ba ez dit asko axola ere...
@aldakur Hala da, bai. Niri ere asko gustatu zitzaidan app ofizialaren itxura, baina denbora-lerro lokal eta federatua agertzen ez zirela ikusita berriro FediLab-era bueltatu nintzen...
https://mstdn.social/@feditips/108171048850894540
Toot honen erantzunetan dago eztabaida, eta @Gargron ek hor aipatzen du baneoaren arriskuarena...
@aldakur Ez daude. Horregatik ez dut gustuko Mastodonen app ofiziala. @Gargron ek aitzaki moduan esaten du denbora-lerro lokal eta federatua erakustean zuk ikusi nahi ez dituzun tootak agertu ahal zaizkizula (denbora-lerro hauek kontrolaezinak direla) eta horregatik Mastodonen app ofiziala Google Play eta Apple Store-tik bota dezaketela, eta horregatik ez dituela denbora-lerro lokal eta federatua jarri... Baina aitzaki hutsa da, arazorik gabe bait daude Google Play-n Tusky eta FediLab app-ak...