Erakutsi berriagoak
Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

📢 JAKINARAZPENA 📢
Mantentze lanak direla eta, azaroaren 27an arreta zerbitzura bidalitako mezuak ezin izan ditugu jaso.

Arren, mezurik bidali baduzue helarazi iezaguzue berriro.
Barkatu eragozpenak.

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Hau berri oso ona da, Jaizkibelek jasan izan ditu suteak (bereziki 80. eta 90. hamarkada hasieran). Azkeneko hamarkadetan gaztain, ametz, urki, lizar basoa berreskuratzen hari da, eukalipto sail hauek tokiz kanpo zeuden. Eta azkenik tokitik kenduko dituzte, oso pozik nago!!!
Umetan (80. hamarkada) etzuten nuen garai batean Donibane-Hondarribi 🐿️ek lurra ukitu gabe egin zezakeela, ezin nuen sinetsi. Ba urte batzuek beranduago, errealitate hori bueltan da zorionez.

@AVU_Osoro
Nik oraindik gogoan iltzatuta ditut urtero-urtero udaran Jaizkibel sutan zeudeneko irudiak. Gauez su-lerro luzeek sumendi baten laba bideen itxura zutela iruditzen zitzaidan...

@Asierpagoaga
Guk Izarkomen phplist erabiltzen dugu. Hori bai, zerbitzari batean instalatu behar duzu...
@Talaioskoop

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Publiko-komunitarioaren kontzeptua zergatik azaltzen da soilik hezkuntzan? Zergatik ez du inork osasungintzara eramaten, adibidez?
Itunpeko ikastetxeak legitimatzeko saiakerara mugatzen da, ala proposamen integral bat daukate? Hala bada, ez ote da egokiagoa prekarizatu eta azpikontratatutako sektoreetarako proposatzea eredu hori? Ziur naiz sanoagoa eta eraikitzaileagoa litzatekeela planteamendu hori, hezkuntza sistemarekin daukagun gatazka alde batera utzita.

@Tolosa

Nik Basabürüa saskia eskatuta daukat, baina pena bat da hegoaldean zein gutxi zabaltzen diren iparraldeko ekimenak...

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada
Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Zentzugabea iruditzen zait gabonetako argiak kontsumo baxukoak direla esatea, ordutegiak murriztu dituztela esatea... kontsumoa gutxitzea ez da aukera bat. Ulertu dezaket atzetik dagoen arrazoia, baina ez dut konpartitzen.

@galaipa
Instalakuntzaren arazo bat zela iruditzen zait, ze gero aplikazioa bera behin eta berriz blokeatzen zitzaidan... Berrinstalatu egin dut eta orain ongi dabilkit. Mastodon.eus eko denbora-lerro lokala ere ikusten dut orain! 💪🏻💪🏻
@agaraialde @txerren

@agaraialde
Bai, 3.7.0 bertsioarekin niri ere bai, baina 3.7.4 bertsioan ez dira beste instantzien denbora-lerroak kargatzen. Ez du akatsik ematen, baina "ez dago tootik bistaratzeko" mezua agertzen da eta ez da deus kargatzen...
@txerren

@txerren Nere burua ikutzen ibiltzeagatik geratu naizela itsu esan nahi duzu?? 😁😁

Fedilab 3.7.4 bertsiora eguneratu dut eta orain ezin dut mastodon.eus eko denbira-lerro lokala irakurri...

@josebagabilondo
Sarritan eztabaidatu da zehar-postingari buruz fedibertsoan eta orokorrean gaizki ikusia dago. Instantzia batzuetan galerazia ere bai.
@agaraialde

@josebagabilondo
Sentitzen dut, baina ez nago ados. Zehar-posting bidezko mezuei erantzutea belarriak eskuekin estalita dituen norbaitekin hitzegiten saiatzearen parekoa da %99ko kasuetan, eta niri errespetu falta bat iruditzen zait. Esperientziatik diot.
Bestalde, gehienetan twitterrera bideratzen zaituzten loturak dituzten mezuak dira, eta nik behintzat twitterrekin ez dut ezer jakin nahi.
@agaraialde

@agaraialde
Eta ez da errazagoa Mastodonen twitterreko txiorik nahi ez dugula esatea?Twitterreko yxioak ikusi nahiko bagenitu, twitterren egongo ginateke...

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

@GariGaraialde

EHn hain aberatsa izan den (eta oraindik den) herri antolakuntza balioan jarri eta gure herriaren gobernantza ereduetara txertatu behar dugu. Herri gisa, egun planteatzen zaigun demokrazia eta hau egituratzeko modua maila bat jeitsi beharra dugu benetako herri-egiturak nahi baditugu.

@GariGaraialde

Lehengo eta oraingo ekimen komunitario horiek "arlo publiko"an txertatzeko apustua egin beharko genuke, hitzarmen instituzional-komunitario/kooperatiboen bitartez, azpiegitura/zerbitzu instituzional eta komunitarioen hibridazio batez osatutako BENETAKO ARLO PUBLIKO (eta ez soilik instituzional) eredu berri bat sortuz.

@GariGaraialde

Gobernu autonomikoa(k) izan aurretik herri gisa behar genituen hainbat zerbitzu eta azpiegitura gizarte-antolakuntzatik sortutako ekimen komunitarioen bitartez artikulatu genituen, auzolanean, inongo irabazi asmorik gabe eta benetako bokazio publikoa zutenak. Gobernu autonomikoa(k) eratu ondoren zerbitzu eta azpiegitura hauetako asko gobernu-instituzioetatik ematen hasi ziren "arlo publikoa" izena hartuz eta ordurarte bolondreski egindakoa marginalian utziz.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea