RE: https://mastodon.eus/@admin/116896171236836963
Mastodon ez da X.
⚠️ Moderazio-oharra:
Gaur goizean @ZuZeu@mastodon.eus erabiltzailea komunitatetik kanporatzea erabaki dugu transfobia sustatzen zuten edukiak behin eta berriz argitaratzean, gure arauak modu oso larrian urratzeagatik.
Gogorarazi nahi dugu 2025eko abenduaren 3an jada eman geniela honen inguruko abisua, eta ez dutela gure arauetara egokitzeko neurririk hartu.
Eskerrik asko denoi gure komunitatea osasuntsu mantentzen laguntzeagatik.
@desertorea
Aurrekoan entzun nuen Bertinek 4 milioi euro zor dizkiola ogasunari...
@protoeuskaldun
@txerren Gainera ikusi behar benetan EHUn ikasi nahi duten...
@protoeuskaldun
Hori esanda, ez dut ulertzen nola edo zein irizpideren arabera handituko dituzten plaza kopuruak.
Beraien nota ohiko plazetan sartutako azkenaren gainetik badago plaza kopurua handituko dute? Ez dakit
@protoeuskaldun
"Gutxieneko nota" ikasketa horretarako azken plaza eskuratu duen ikaslearen nota besterik ez da.
Aurrematrikula egitean aurreko urteko notak erreferentzia bezala balio du, baina ez du mugatzen zeinetan aurrematrikulatu zaitezken.
Ikasketa bakoitzean aurrematrikulatutako ikasle guztiak notaren arabera ordenatu, eta plaza kopuruak markatzen du zenbat sartuko diren.
Pixkat luzatzen da hainbat ikasketatan eman dezakezulako izena, itxaron zerrendak, etab, baina funtsean hori da.
@mikelgs
Pellok kontzertuan esan zuen San Mames bi astero betetzen dutela futbolzaleek. Jakina da, baina zer pentsatu eman zidan
Gaurko lana aitaren Kindlea jailbreakeatu eta KOReader instalatzea. Nahiko erraz, eta oraingoz itxura ona.
@desertorea
@construktsia @Jokin_PA
Entzun duzue gaztelarazkoa? Klasean lauak atera, eta hemen batekoa jarri diotelako kexu denarena mundiala da jajaja
Ba Aitziber Etxeberriaren “Reset” bukatu dut eta oso gustota.
Ez nuen ezagutzen eta nahiko kasualitatez heldu zitzaidan eskutara. Gomendagarria!
✍🏼 Jokin Pedreño Aldekoa: 'Ez, ez da saihetsezina'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼 https://b.eus/3320b458DL
Trenean (itxuraz) arabiar jatorriko familia bat.
Bitartean atzekoak errukiz "indio" (beraien hitzak) bizi duten pobreziaz eta gaztelera ez jakiteak dakarren zailtasunez.
Minutu gutxitan entzun ditut: gaztelera perfektuan pikarekin, haurrak amari zenbakiak euskaraz errepasatzen laguntzen ("euskaltegi" hitza entzun dut ere), zenbakiak ingelesez kontatzen...
RE: https://mastodon.eus/@n3k0/116069596142194278
Honen harira. Github Copilot-en prezioak hodeietan daude momentu honetan eta lanean genituen lizentziak mugatu dituzte. Orain 30.000 token ditugu hilabetero erabiltzeko eta jadanik lankideen erdiak token horien %50-60 gastatu ditu, 4 egunetan.
Ikusiko dugu eta zelan doan hilabetea baina askok bigarren astetik aurrera gaizki pasatuko dute 😂
Berriz programatzen ikasi beharko dute... Edo baten bati jada entzun diodana, bere kabuz lizentzia batzuk erostea. Pikutara goaz.
@txerren
@inakialegria @Gailetagilearen_Alaba @txo_elurmaluta
MS Teamsen AA zuzentzaile prediktiboa probatu duzue? Mundiala da.
Hitz bat gustatzen ez zaionean (oraindik ez dut asmatu zertan oinarrituta, baina hiztegian ez behintzat) azpimarratu egiten du, eta hurrengo hitza idazten hastean aurrekoa automatikoki ordezten du (oraingoan bai, hiztegia erabiltzen du ausazko hitz bat hartzeko).
Ezin da (edo ezin dut) desaktibatu.
@Jokin_PA
Erakitzeaz gain (gutxien interesatzen zaidan atala) jokoa zer moduz?
Programatzailea eta bideojokalaria.