Ze pasada GO07 Zumarraga-Donostia Lurraldebus linean dabilen jende kopurua. Bi egunetan hartu dut, eta aldiro bi autobus handi goraino.
Ezinbestean txartelak aurrez hartzeko aukera jarri beharko dute.
Atzo autobusean sartzeko hirugarren nengoen bete zenean. Orduerdira heldu zen errefortzua.
Gaur orduerdi lehenago joan naiz, eta hogei lagunetik gora zeuden dagoeneko ilaran. Bi autobus zeuden hasieratik, baina ozta-ozta ez da bigarrena ere bete.
Hori bueltakotan, joatekotan ez horren kaotiko.
Azkenean aldatu behar izan diot plaka inprimagailuari. Bigarren aldia da, ia oraingoan zenbat irauten duen. Azkenak hirubat urte iraun ditu.
Pentsatzen nago beharbada beste piezaren bat izorratzen duela plaka (iturriak?). Edo agian ordezkoa bigarren eskukoa izatean esperotakoa da, ez dakit.
Deskubritu dut zergatik, ze gaur ia berriro gertatu zait. Antza denez pizteko botoia bost aldiz jarraian sakatuta larrialdi telefonora deitzen du. Eta defektuzko telefonoa 016 da (ez dakit zergatik). Desaktibatu dut.
Aurrekoan telefonoa eguneratu nuen, eta hor etorriko zen. Ze orain arte ez zait inooz gertatu.
Lurrera erori eta GPSaren pantaila argirik gabe zegoen. Zerbait ikusten zen, baina oso gutxi.
Ireki eta pantailaren kablea pixka bat askatuta zegoela konturatu naiz.
Konektatu, eta berriro martxan!
Donostia eta Bilbo urazpitik (bai!) lotzeko tunel bat ere eraiki behar izan dugu. Zorionez porlana merkea izaten da hauteskunde garaian 😆
Interesgarria oso artikulu honetan @ileturiak ChatGPTri buruz ematen dituen azalpenak: "finean probabilitatearen araberako hitz konkatenatzaile bat da soilik: galdera baten edo uneko erantzun-zatiaren ondoren datorren hitz-sekuentzia probableena ematen du, besterik ez. Baina askotan asmatzen du, handia baita ikasteko enan zaion testu-kopurua"
Bihar egun osoko gamer gela izango dugu Durangoko Azokan.
Keep Talking and Nobody Explodes-en jokatzeko eskuliburuak prest! Oso bideojoko berezia, asko gustatzen zait.
Programatzailea eta bideojokalaria.