@parreitu@mastodon.eus
@ileturia
Nire jakintza xumeetan oinarrituta ezetz esango nuke. Bideo bat partekatzean bideoaren URLa + bideoaren zifratze gakoa bidaltzen dira. Horrela, jasotzen duenak bideoa zifratuta deskargatu eta ondoren deszifratzen du.
Beraz Facebookek teorian ez dauka edukira sarbiderik. Eta teorian diot ze software pribatiboa izanik ez dakigu kontatzen digutena egia den edo ez.
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Aldiz bideo bat berbidaltzean 4.en pausoa bakarrik errepikatzen da baina mezua jasotzaile berriaren gakoak erabilita zifratuta.
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Beraz teorian Whatsappek prozesu horretan metadatuak bakarrik ditu:
- A erabiltzaileak B erabiltzaileari mezu bat bidali diola
- A erabiltzaileak bideo bat igo duela
- B erabiltzaileak bideo bat jaitsi duela. Gainera hasharekin jakin dezake Ak igotakoa dela.
Baina kontuan hartu hasha zifratutako bideoaren gainean kalkulatzen dela. Zifratu gabeko bideoa ez ds mugikorretik ateratzen. Beraz bi pertsonak bideo bera igotzen badute ezin ditu erlazionatu.
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Hau dena Whatsappek berak argitaratutako whitepaperetik ulertu dudana da. Agian oker nabil, beraz norbaitek zerbaitetan hanka sartu dudala uste badu esan!
https://www.whatsapp.com/security/WhatsApp-Security-Whitepaper.pdf
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Azken pausoak ezabatu zaizkit...
5 - Jasotzaileak zifratutako bideoa deskargatzen du URLtik
6 - Jasotako gakoa erabilita bideoa deszifratzen du
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Agian lehen ez naiz ondo azaldu, ea orain. Bideo bat bidaltzeko pauso hauek ematen dira (sinplifikatuta):
1 - Zifraketa gako berri bat sortzen da.
2 - Bideoa gako berri horrekin zifratzen da.
3 - Zifratutako bideoa Whatsappen zerbitzarietara igotzen da.
4 - Jasotzaileari bideoaren URLa eta hura zifratzeko erabili den gakoa bidaltzen zaio. Mezu hau ere zifratuta dago erabiltzaileen gakoekin.