@parreitu@mastodon.eus
@ileturia
Nire jakintza xumeetan oinarrituta ezetz esango nuke. Bideo bat partekatzean bideoaren URLa + bideoaren zifratze gakoa bidaltzen dira. Horrela, jasotzen duenak bideoa zifratuta deskargatu eta ondoren deszifratzen du.
Beraz Facebookek teorian ez dauka edukira sarbiderik. Eta teorian diot ze software pribatiboa izanik ez dakigu kontatzen digutena egia den edo ez.
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Agian lehen ez naiz ondo azaldu, ea orain. Bideo bat bidaltzeko pauso hauek ematen dira (sinplifikatuta):
1 - Zifraketa gako berri bat sortzen da.
2 - Bideoa gako berri horrekin zifratzen da.
3 - Zifratutako bideoa Whatsappen zerbitzarietara igotzen da.
4 - Jasotzaileari bideoaren URLa eta hura zifratzeko erabili den gakoa bidaltzen zaio. Mezu hau ere zifratuta dago erabiltzaileen gakoekin.
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Aldiz bideo bat berbidaltzean 4.en pausoa bakarrik errepikatzen da baina mezua jasotzaile berriaren gakoak erabilita zifratuta.
@parreitu@mastodon.eus @ileturia
Hau dena Whatsappek berak argitaratutako whitepaperetik ulertu dudana da. Agian oker nabil, beraz norbaitek zerbaitetan hanka sartu dudala uste badu esan!
https://www.whatsapp.com/security/WhatsApp-Security-Whitepaper.pdf