Nire ustez, kontuan izanda zer arazo egon behar diren, aukera bat egon beharko litzatekeela. Toot bat zure instantzian zure jarraitzaileei ager ez zaien edo. Bestela gai eta hizkuntza bakoitzerako beste instantzia batzuetan kontuak sortzea ez da praktikoa.

@inigoortega ez det uste. Norbaitek jarraitzen bazaitu zure edukia irakurri nahi du. Ez da gauza bera denboralerro lokalean topatzen duguna, non instantziarekin erlazio estuagoa izan behar duen

@JokinPA
@inigoortega Nire ustez, taldeen kontua izango da soluzioa. Oker ez banago tootak talde batera edo bestera bidaltzeko aukera egongo da. Horrela, adibidez euskarazko mezuen taldea izan ahalko dugu.

Ze arazoa ez da bakarrik erdarazko mezuekin lerro lokala ""zikintzen"" duzuela. Baita beste instantziatan gaudenok euskararen arnasgune horretatik kanpo geratzen garela.

@JokinPA
@inigoortega Uste dut irakurri nuela hizkuntzaz iragazteko aukera 4.0.0 bertsioan helduko dela 🤔

@JokinPA
@inigoortega Ba ideiarik ez 😆 Berriz aurkitzen baduzu kontatu, edo ia norbaitek argitzen digun.

@galaipa @inigoortega
Hementxe! baina denbora lerro publikoentako da, ez hasierarako.
Esan deten bezala leno, hasieran jarraitzen dezun jendearen orroak eta berrorroak ageri dira, horregatik ez-listatzea esaten genuen, erdarazko mezuak denbora-lerro publikoetan ager ez zitezen (ez lokalean ez federatuan)

@galaipa @inigoortega Azkenean euskal instantzia batean egonda arnasgunea “lokala” izan beharko litzateke. Zure denbora lerroan zuk jarraitzen dituzunen orroak agertuko baitira (Eta, nahi izanez gero, ez jarraitu erdaraz orrotzen duen inor).

@JokinPA
@inigoortega Arazoa da nire ustez diozuenak zentralizazioa bultzatzen duela. Adibidez, Jalgi euskal instantzian lau katu gaude, eta gure lerro lokalean oso mezu gutxi daude... Mastodon.eus -eko lokala askoz ere mamitsuagoa da, eta euskararen arnasgune bezala saltzen da. Baina ni ezin naiz bertako parte izan.

Jarraitu

@JokinPA
@inigoortega Nire ustez instantzia bat edo beste aukeratzeak ez luke horrenbeste pisu izan behar

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea