@JokinPA
@inigoortega Nire ustez, taldeen kontua izango da soluzioa. Oker ez banago tootak talde batera edo bestera bidaltzeko aukera egongo da. Horrela, adibidez euskarazko mezuen taldea izan ahalko dugu.
Ze arazoa ez da bakarrik erdarazko mezuekin lerro lokala ""zikintzen"" duzuela. Baita beste instantziatan gaudenok euskararen arnasgune horretatik kanpo geratzen garela.
@JokinPA
@inigoortega Uste dut irakurri nuela hizkuntzaz iragazteko aukera 4.0.0 bertsioan helduko dela 🤔
@galaipa @inigoortega ba nik nonbait aukera ikusi nuen 🤔
@JokinPA
@inigoortega Ba ideiarik ez 😆 Berriz aurkitzen baduzu kontatu, edo ia norbaitek argitzen digun.
@galaipa @inigoortega
Hementxe! baina denbora lerro publikoentako da, ez hasierarako.
Esan deten bezala leno, hasieran jarraitzen dezun jendearen orroak eta berrorroak ageri dira, horregatik ez-listatzea esaten genuen, erdarazko mezuak denbora-lerro publikoetan ager ez zitezen (ez lokalean ez federatuan)
@galaipa @inigoortega Azkenean euskal instantzia batean egonda arnasgunea “lokala” izan beharko litzateke. Zure denbora lerroan zuk jarraitzen dituzunen orroak agertuko baitira (Eta, nahi izanez gero, ez jarraitu erdaraz orrotzen duen inor).
@galaipa @inigoortega nik behintzat hala ulertzen det
@JokinPA
@inigoortega Arazoa da nire ustez diozuenak zentralizazioa bultzatzen duela. Adibidez, Jalgi euskal instantzian lau katu gaude, eta gure lerro lokalean oso mezu gutxi daude... Mastodon.eus -eko lokala askoz ere mamitsuagoa da, eta euskararen arnasgune bezala saltzen da. Baina ni ezin naiz bertako parte izan.
@galaipa @inigoortega ados! ulertzen det, bai
@JokinPA
@inigoortega Nire ustez instantzia bat edo beste aukeratzeak ez luke horrenbeste pisu izan behar
Ez da ideia txarra
@atxamart mastodon zerbitzari propioa nuenean relay delako hori aktibatu nuen, baimenik eskatu gabe, mastodon.eus-eko denbora-lerroa ikusteko edo nire tutak bertan agertarazteko.
Urtebetez Waiting for Approval ageri izan zen eta uste nuen ez zidatela baimenik eman, baina dirudienez 3. zerbitzu edo software bat behar da bi instantzia konektatu ahal izateko.
Niretzat zail samarra baina ziur zerbitzari eskaldunetako sysadmin jakintsuentzako haur-jolasa dela 😉
@galaipa @atxamart nik ere ez dut dokumentazioan topatu baina:
Multiple servers “subscribe” to a relay. When a user posts a status, their server sends it to every server they have at least one follower on, and any relays the local server is subscribed to.
Beraz, ulertzen dudanagatik, mastodon.jalgi.eus-eko tutak mastodon.eus-en denbora lerro lokalean (?) agertuko lirateke, eta alderantziz.
Bai, printzipioz hori da funtzioa. Aspaldi, gure instantzia martxan jartzeko trasteatzen nenbilela, sor zitezkeen mastodon zerbitzari euskaldunentzat relay bat martxan jartzea pentsatu nuen baina azkenean asmo hutsean geratu zen.
Behar bada berriz jarri beharko genuke martxan ideia
@agaraialde @xabi @atxamart Ulertuta! Dena dela, pertsonalki uste dut hori ere ez dela benetako soluzioa. Jalgi eta Mastodon.eus instantzietan ez dauden euskarazko mezuak kanpoan geratuko balirateke oraindik.
Esperantza aipatutako taldeen kontuan daukat oraindik. Ea zertan geratzen den inplementatzen dutenean.
@galaipa @agaraialde @atxamart Ni ez naiz aditua baina 1) relay delakoan ziurrenik instantzia bat baino gehiago sartu daiteke eta, beraz, euskarazko zerbitzari guztiak gehitzea egon liteke (jakin gabe ari naiz).
2) Arazoa euskarazko tutak denbora-lerro batean biltzea bada, hemendik aurrera zure tuta zein hizkuntzatan idazten ari zaren adierazi dezakezu (Mastodonen funtzioa); ziur moduren bat egongo dela euskarazkoak (publikoak) bildu (RSS edo nik zer dakit) eta nolabait batzeko.
Ez dut esango ordubetean egin daitekeenik, baina protokolo irekia bada, tartea egongo da eskua sartzeko eta zerbait erabilgarria sortzeko, diot nik.
Garaialde anaietako batek identi.ca erabiltzen zuen. Gogoratzen al da/duzu nola zebilen Hose delakoa, hots, zerbitzari guztietan publikatzen ziren mezuak biltzen zituen webgunea?
@xabi
@galaipa @atxamart
Ni nintzen identi.ca-rekin saltseatzen ibili zena... 😅
Relay-arekin ez dira euskarazko toot guztiak agertuko, toot-a relay-ean ez dagoen instantzia batetik idazten bada ez zaigulako lerro lokalean azalduko. @xabi@laburrak.balaena.eus-k esan bezala, horretarako Mastodon-en 4.0.0 bertsioaren zain egon beharko gara, ea bertsio horretan hizkuntzen kudeaketa nola egiten duen.
Relay-aren asmoa, egon daitezken euskal intantzia desberdinen artean euskal 'fedibertso' txiki bat egitea da.
@galaipa
Baina .eus instantziako denbora-lerro lokala jar dezakezu zure aplikazioan eta arnasgune hori bai izango zenuke. Nik jalgi halaxe daukat eta tarteka begiratzen dut.
Taldeena interesgarria da, baina eskuz osatu behar badu pertsona bakoitzak taldea, rollo bat izango da, lan handi samarra.
Nahiago lehen hitza euskaraz egiten badugu (eta lokala arnasgune) edo hizkuntza iragaztea oso interesgarria baita ere.
@JokinPA @inigoortega
@mikelgs @JokinPA @inigoortega Bai, Mastodonen lerro-lokala sartuta daukat Fedilaben. Baina web aplikaziotik adibidez nik dakidala ezin da egin. Eta nik zuen mezuak irakurri ahal arren, nireak ez dira hor agertuko.
Horregatik, uste dut lerro lokalarena ez dela soluzio egokiena euskarazko mezuak biltzeko. Beharbada bai gaur egungo Mastodonen mugak kontuan hartuta, baina esperantza daukat etorkizunean beste modu hobeak sortuko direla.
@galaipa
Ah, orain hobeto ulertu dut eta arrazoi duzu 👍
@JokinPA @inigoortega
Astelehenean argitaratuko omen dute mastodonen 4.0 bertsioa.
@galaipa @inigoortega halere iragazteko aukerak badaude, ez?