@inigoortega ez det uste. Norbaitek jarraitzen bazaitu zure edukia irakurri nahi du. Ez da gauza bera denboralerro lokalean topatzen duguna, non instantziarekin erlazio estuagoa izan behar duen
@JokinPA
@inigoortega Nire ustez, taldeen kontua izango da soluzioa. Oker ez banago tootak talde batera edo bestera bidaltzeko aukera egongo da. Horrela, adibidez euskarazko mezuen taldea izan ahalko dugu.
Ze arazoa ez da bakarrik erdarazko mezuekin lerro lokala ""zikintzen"" duzuela. Baita beste instantziatan gaudenok euskararen arnasgune horretatik kanpo geratzen garela.
@galaipa @inigoortega halere iragazteko aukerak badaude, ez?
@JokinPA
@inigoortega Uste dut irakurri nuela hizkuntzaz iragazteko aukera 4.0.0 bertsioan helduko dela 🤔
@galaipa @inigoortega ba nik nonbait aukera ikusi nuen 🤔
@JokinPA
@inigoortega Ba ideiarik ez 😆 Berriz aurkitzen baduzu kontatu, edo ia norbaitek argitzen digun.
@galaipa @inigoortega
Hementxe! baina denbora lerro publikoentako da, ez hasierarako.
Esan deten bezala leno, hasieran jarraitzen dezun jendearen orroak eta berrorroak ageri dira, horregatik ez-listatzea esaten genuen, erdarazko mezuak denbora-lerro publikoetan ager ez zitezen (ez lokalean ez federatuan)
@galaipa @inigoortega Azkenean euskal instantzia batean egonda arnasgunea “lokala” izan beharko litzateke. Zure denbora lerroan zuk jarraitzen dituzunen orroak agertuko baitira (Eta, nahi izanez gero, ez jarraitu erdaraz orrotzen duen inor).
@galaipa @inigoortega nik behintzat hala ulertzen det
@JokinPA
@inigoortega Arazoa da nire ustez diozuenak zentralizazioa bultzatzen duela. Adibidez, Jalgi euskal instantzian lau katu gaude, eta gure lerro lokalean oso mezu gutxi daude... Mastodon.eus -eko lokala askoz ere mamitsuagoa da, eta euskararen arnasgune bezala saltzen da. Baina ni ezin naiz bertako parte izan.
@mikelgs @JokinPA @inigoortega Bai, Mastodonen lerro-lokala sartuta daukat Fedilaben. Baina web aplikaziotik adibidez nik dakidala ezin da egin. Eta nik zuen mezuak irakurri ahal arren, nireak ez dira hor agertuko.
Horregatik, uste dut lerro lokalarena ez dela soluzio egokiena euskarazko mezuak biltzeko. Beharbada bai gaur egungo Mastodonen mugak kontuan hartuta, baina esperantza daukat etorkizunean beste modu hobeak sortuko direla.
@galaipa
Ah, orain hobeto ulertu dut eta arrazoi duzu 👍
@JokinPA @inigoortega