Jarraitu

Nafar Gobernuko gardentasun webgunean jolasean ANISMAren (Nafarroako 179 udal edo entitateri zerbitzu informatikoak ematen dizkion enpresa publikoa) software lizentziak erosteko urteko aurrekontua aurkitu dut 😠

Jakin nahiko nuke "Linux" diotenean zertaz ari diren.

5 lizentzia, 30 mila euro. Pentsatzen dut zerbitzaritarako lizentziaren bat dela...

@txerren
Ba ematen duten zerbitzua pixkat ezagututa ez ninduke harrituko...

@galaipa @txerren neri.administrazio publiko baten informatika zerbitzuan lan egiten zuen batek behin zera esan zidan: 'Vamos a poner Apache pero el bueno, el de XXX (ez naiz oroitzen zen enpresa esan zuen) no el gratuito, que vete a saber...' Hemen ere berdina: 'el Linux de verdad'

@erralin
@txerren Software librea ez da doakotasunean oinarritzen, baina beldur naiz zuk diozuna izango dela...

Unibertsitatean bagenuen irakasle bat esaten ziguna: 'PostgreSQL oso ondo dago, asko gustatzen zait, baina gauetan ondo lo egin nahi baduzue hobeto kontratatu SQL Server. Arazorik baduze Postgrekin inork ez dizue lagunduko. Bestearekin telefonoa altxatzea besterik ez duzue.'

PostgreSQLren soportea ematen duten hamaika enpresa zeudela esan nionean harrituta geratu zen!

@galaipa @erralin @txerren jakingo baluke CodeSyntaxeko DB guztiak (agian bezero bereziren batena salbu) soft librean oinarrituak daudela... Eta uste dut enpresan ondo lo egiten dugula alde horretatik

@urtzai
@erralin @txerren Egia esan ez dakit ze mundutan bizi zen...

Behintzat zerbaiterako balio izan zidan. Ikasi nuen irakasleak ez daudela beti zuzen, teorian adituak badira ere. Batzutan zalantzan jarri behar dela esaten dutena, eta zerbaitek atentzioa deitzen dizunean gehiago (Interneten edo inkluso beste irakasleren batekin) kontrastatu. Beti ere diskrezio eta humiltasunez.

@galaipa @urtzai @erralin hori horrela da. Eta ez badu inoiz ezertan ezjakintasunik adierazten mesfidatu doble :) (bueno, hori jende guztiarekin, baina bereziki unibertsitateko irakasleekin jaja)

@galaipa @erralin @txerren klasikoa. Dena doan dela ikusi eta zerbitzu batengatik ordaindu dezakezula ahaztu. Microsoftek ondo egiten du marketinga bai.

@inigoortega @galaipa @erralin @txerren hobiena da gero zerbitzu teknikora iñoiz eztala deitsuten 😂😂😂

@galaipa zenbat diru aurreztu genezakeen software librea bultzatuko bagenu...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea