@galaipa Igual haiek ere ez dakite...
@txerren
Ba ematen duten zerbitzua pixkat ezagututa ez ninduke harrituko...
@erralin
@txerren Software librea ez da doakotasunean oinarritzen, baina beldur naiz zuk diozuna izango dela...
Unibertsitatean bagenuen irakasle bat esaten ziguna: 'PostgreSQL oso ondo dago, asko gustatzen zait, baina gauetan ondo lo egin nahi baduzue hobeto kontratatu SQL Server. Arazorik baduze Postgrekin inork ez dizue lagunduko. Bestearekin telefonoa altxatzea besterik ez duzue.'
PostgreSQLren soportea ematen duten hamaika enpresa zeudela esan nionean harrituta geratu zen!
@urtzai
@erralin @txerren Egia esan ez dakit ze mundutan bizi zen...
Behintzat zerbaiterako balio izan zidan. Ikasi nuen irakasleak ez daudela beti zuzen, teorian adituak badira ere. Batzutan zalantzan jarri behar dela esaten dutena, eta zerbaitek atentzioa deitzen dizunean gehiago (Interneten edo inkluso beste irakasleren batekin) kontrastatu. Beti ere diskrezio eta humiltasunez.
@inigoortega @galaipa @erralin @txerren hobiena da gero zerbitzu teknikora iñoiz eztala deitsuten 😂😂😂
@galaipa @erralin @txerren jakingo baluke CodeSyntaxeko DB guztiak (agian bezero bereziren batena salbu) soft librean oinarrituak daudela... Eta uste dut enpresan ondo lo egiten dugula alde horretatik