Hartuzute iñoiz melatonina lo in aurretik? Loa erregulatzeu, lo-zikloak indartze ditu ta oso deskantsatua esnatze zea. Ametsak ere areagotu, ta amets luziak ite dia.

Bueno, ba berdintsu nabil lo iten, egunero ordu berdiñean esnatzean ondorioz, esnagailuakin noski: 7:49tan

Lo ondo iteko hainbat eskuliburutan esate da ordu berdiñean esnatzeana, ta badu zentzua. Nolakoa da zuen loa?

Jarraitu

@porru
Nik amesteko (edo ametsak gogoratzeko) luze egin behar dut lo. Asteburutan, aukera dudanean hala egiten dut. Esnatu, ordua begiratu, eta altxatu behar ez dudala jakinda berriro lokartzen naizenean amestea garantizatuta 🤣 Eta esnatu/lokartu/amestu/esnatu ibiltzen naiz jaikitzea erabaki arte.

Batzuetan sentitzen dut goiza desaprobetxatzen dudala, baina asko disfrutatzen dut.

@porru
Astebarruan aldiz azkenaldian ohitura xelebre xamarra hartu dut.

Esnagailua 6:45 jartzen dut. Esnatu, alarma itzali, argia piztu, eta ohean erdi eseritzen naiz (burukoan bizkarra jarrita). Erdi lo, baina esna. Horrela 7:30ak arte. Orduan jaiki eta eguna hastera.

Lehen alarma 7:30tako jartzen nuen, baina behin zerbaitengatik aldatuz eta horrela geratu da. Oraingoz ez naiz deskuidatu, baina beldur pixkat ere ematen dit tarte horretan lokartzeak...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea