Hartuzute iñoiz melatonina lo in aurretik? Loa erregulatzeu, lo-zikloak indartze ditu ta oso deskantsatua esnatze zea. Ametsak ere areagotu, ta amets luziak ite dia.
Bueno, ba berdintsu nabil lo iten, egunero ordu berdiñean esnatzean ondorioz, esnagailuakin noski: 7:49tan
Lo ondo iteko hainbat eskuliburutan esate da ordu berdiñean esnatzeana, ta badu zentzua. Nolakoa da zuen loa?
@porru
Astebarruan aldiz azkenaldian ohitura xelebre xamarra hartu dut.
Esnagailua 6:45 jartzen dut. Esnatu, alarma itzali, argia piztu, eta ohean erdi eseritzen naiz (burukoan bizkarra jarrita). Erdi lo, baina esna. Horrela 7:30ak arte. Orduan jaiki eta eguna hastera.
Lehen alarma 7:30tako jartzen nuen, baina behin zerbaitengatik aldatuz eta horrela geratu da. Oraingoz ez naiz deskuidatu, baina beldur pixkat ere ematen dit tarte horretan lokartzeak...
@galaipa ze bitxia, 45 minutu ez lo ez esna exeita