Weblate eta @galaipa|k honentzat egindako Itzuli (Jaurlaritzaren itzulpen neuronalaren) plugina instalatu eta N.I.N.A astronomiako programaren itzulpen probak egiten.
Mundiala esatea gutxi da!
@desertorea
@urtzai Beno, plugina bada, baina kode lerro gutxi batzuk baino ez dira (partekatu ditzaket). Weblatek oso modu errazean ahalbidetzen du kanpoko itzulpen automatikoko zerbitzuak integratzea. Hori bai, zerbitzarian instalatu behar da. Game Erauntsian gure instantzian daukagu, eta orain Urtzik berean instalatu du.
Erabilera oso sinplea da, Weblateko gainerako itzultzaile automatikoena hain zuzen ere: itzulpen iradokizunak egiten ditu Urtzik jarritako irudian ikusi daitekeen bezala.
@galaipa @desertorea nik puthon pakete bat sortu dut zuk utzitako script horretatik. Githun errepositirio batean parteka dezakegu nahi baduzu, Bingen.
Iradokizunak egiteaz aparte, Weblate berrienean behintzat, automatismoak ere sortu ditzakegu, adibidez: itzulpen kate berriak gehitzen direnean automatikoki itzuli eta "errepasatu beharra" etiketa gehitu.
Edo etiketa (flag) jakin 1 duten itzulpen guztiak segidan itzuli eta zuzenean onartu daitezke. Naiz eta hau adibidez ez den gomendagarria.
@urtzai @galaipa @desertorea kalimotx.io-rako hitzaldia dago hemen @zital @erralin @ekaitz_zarraga
@Ionliz @urtzai @galaipa @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga
elegante! kodie ikusteko aukerarik badau?
@zital
@Ionliz @urtzai @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga Bai! Esan bezala, lerro gutxi batzuk besterik ez dira. Magia Weblatek egiten du.
Ganorazko nonbaitera igo bitartean hemen duzu:
https://pastebin.com/E9qqEkMb
@galaipa @zital @Ionliz @urtzai @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga Kaixo!! Galderatxo bat nobato baten ignorantziatik: hori bera transifex-en egiterik egongo litzateke?
Ezinezkoa balitz, ahalko nuke transifex-etik *.po fitxategia jaitsi, weblaten hiztegiaren laguntza erabiliz itzuli eta gero atzera transifex-era igo? 🤔🤔
@urtzai
@mgoiogana @zital @Ionliz @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga
Horretaz gain, oker ez banago, @zitalen itzultzaileak po fitxategiak onartzen ditu (ezta zital?). Zerbait puntualerako bada, agian errazagoa Weblate instantzia bat martxan jartzea baino. Beti ere Transifexen Urtzik aipatzen dituen baimenak badituzu.
@zital @galaipa @urtzai @mgoiogana @Ionliz @desertorea @ekaitz_zarraga hor nabil blokeatu nahian... 39/113tik :P
@galaipa @urtzai @mgoiogana @Ionliz @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga
Bai Po fitxategiak itzultzeko gai da:
https://itzultzaile-neuronala.zital.eus :)