Hemen bazegoen Pixel 4a zuen norbait, ezta?
Antza denez bateria batzuek arazoren bat dute. Ez dute esan zergatik, baina eguneraketa bidez bateriaren funtzionamendu boltaia jaitsi dute, eta 50 dolar edo doako bateria aldaketak ari dira ematen.
Sistema ofiziala ez dugunok ez dugu boltaia/iraupen jaitsiera nabarituko, baina arriskutsua ote?
Ni saiatu naiz dirua eskatzen, baina ematen duenez aurreko jabeak (2.eskukoa da) erreklamatu du dagoeneko... 🤬
@EDERTO87
@mikelgs Eguneraketan apropos jaisten dute bateriaren funtzionamendu boltaia, baina antza denez hardware arazoagatik. Ez da softwarearen bug bat. Sistema ofiziala ez dugunok printzipioz ez dugu nabarituko (oraingoz behintzat), baina horrek ez du kentzen hardware arazo hori sufrituko ez dugunik.
Edozein kasutan, ez dute zehaztu hardware arazoa zehazki zein den. Mugikorrak su hartzeko arriskuan nago?